Kataluniako ilusioa akuilu

Zuzeneko gogoeta ariketa baten bidez abiatu nahi izan du NORABIDEA blogak bere ibilbidea. Mahai-inguru interesgarri eta bizia eskani dute Salvador Cardus soziologo, idazle eta Trantsizio Nazionalerako Aholku Batzordeko kideak, Rita Marzoa kazetari eta Omnium elkarteko kideak eta Jaume Lopez politologoak.

Kataluniako hizlariek gogoetekin batera ilusioa ere ekarri dute Donostiako San Telmo Museoan eginiko ekitaldira. Azken urteotako ibilaldiaren gakoak azaltzearekin batera, bozkatzeko gogoa eta etorkizunari begirako ilusioa barraiatu dute, eta Katalunia estatu independente bat bilakatuko delako itxaropena ere.

San Telmo Museoko hitzaldi aretoa bete egin da, gaiak sortzen duen ikusminaren lekuko. Entzuleen jarrera beroa izan da: lehen hitzartzetik hasita guztiak banan-banan txalotu ditu.

Hona hemen ekitaldiaren bideoa jatorrizko hizkuntzan: 

 

Hona hemen euskarazko itzulpena duen bertsioa:

 

EKITALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA

BERRIA
Finkatuta daukate norabidea
Kataluniako prozesu subiranistaren izaera eraikitzailea nabarmendu dute Salvador Cardus, Rita Marzoa eta Jaume Lopezek. ‘Norabidea.info’ blogaren aurkezpeneko mahai inguruan izan dira hizlari, Donostian.
Norabidea finkatzeko bidean, gogoeta gogoz
Jendea erruz joan zen, atzo, ‘Norabidea.info’ ataria aurkezteko egin zen mahai ingurura; entzule guztiek erakutsi zuten jakin-mina eta ikasteko gogoa. Gogoetarako espazioek berebiziko garrantzia dutela adierazi zuten.

GARA-NAIZ
Optimismo sobre el proceso catalán en la presentación de Norabidea.info

SUSTATU
Norabidea: Kataluniako independentzia prozesua gizartetik ikusita
(Aldi bereko kontakizuna)

UDABILTZA.INFO
Norabidea.info: Euskal Herriaren geroaz gogoeta egiteko gunea

HAMAIKA TELEBISTA
Kataluniak hartutako norabidea izan dute aztergai San Telmon (albistea)

EKITALDIA IRUDITAN

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre ekitaldiaren antolatzaile eta mahaikideekin.

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre ekitaldiaren antolatzaile eta mahaikideekin.

 

DSC01664

Salvador Cardus hizketan.

 

DSC01677

Rita Marzoa eta Jaume Lopez, Kataluniari buruzko mahai-inguruan.

 

DSC01692

Jaume Lopez, manifestazio baten leloa erakusten.

 

DSC01695

San Telmoko hitzaldi aretoa entzulez beteta.

 

DSC01698

Naroa Iturri, Salvador Cardus, Rita Marzoa eta Jaume Lopez.

 

DSC01700

Norabidearen sustatzaileen ordezkariak eta erakundeen ordezkariak lehen lerroan.

 

Proiektu konpartitu bat aurkeztu da. Elkarlanaren filosofian oinarritutakoa. Momentuz, zazpi eragile ari gara Norabidea blogaren proiektua sustatzen:

Udalbiltza
Gaindegia
Manu Robles Arangiz Fundazioa
Ipar Hegoa Fundazioa
Euskal Nazionalismoa XXI Mendean Masterra
11 Telebista
Berria

Euskal Herriaren geroaz gogoeta sustatzeko asmoak batzen gaitu. Gogoeta egon badago, baina uste dugu indartu behar dela eta ikusgarritasuna eman behar zaiola. Horretako, Norabidea bloga tresna egokia izan daiteke.

Proiektu irekia da. Sustatzaile gehiago egon daitezke, eta sustatzaile izan gabe parte-hartzeko aukera ere badago. Batez ere, gogoetaren eremuan ekarpenak eginez.

Tresna blog bat da, sinplea eta erabilerraza.

Funtsean, bilgune lana egin nahi du. Euskal Herriak dituen erronkak, euskaldunok gure buraren jabe izateko bideak, independentzia prozesuak, bestelako aukerak, … gai horien inguruko gogoeta eta erreferentzia bildu eta hedatu nahi ditu blogak.

Diseinu argia eta egitura erabilgarria izatea saiatu gara. Egunea-ko lagunek lan ona egin dute.

Hiru motako edukiak izango ditu: Gogoetak, dokumentazioa eta albisteak.

Hiru motatako edukiak kronologia nagusian batzen dira, baina menuaren bidez bereizita aurkezten dira ere.

Geografikoki filtratuta ere kontsultatu daiztezke.

Gogoetak atala da blogaren ardatz nagusia. Batzuk blog honetarako propio sortuak dira. Beste batzuk, konpartituak, beste toki batzuetan argitaratuak.

Dokumentazioa hiru azpiataletan banatuta dago:
Agiriak
Argitalpenak
Hemeroteka

Gertaeren atalean, gertaera okokorren erreferentziak eta ekitaldiak bilduko dira.
Horrez gain, RSS filtratu bidez, gaiarekin lotutako albisteak eskainitzen dira. Momentuz Argia eta Berriarenak. Gehiago ere izan daitezke.

Bloga zuen esku dago.
Ea erabilgarria eta emankorra suertatzen den.

 

 

 

Etiketak: , , , , , ,

Igo