Milaka eta milaka esku katea osatzeko prest

Milaka eta milaka esku prest daude Durangoren eta Iruñearen arteko giza-katea osatzeko. Hilabeteetako lana ekainaren 8an gauzatuko da, “Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da” mezua barreiatzeko. 100.000tik gora lagunek izena eman dute katea osatzeko. Aro berri bat irekiko duen gezia osatzea baino ez da falta. Eguna iritsi aurretik, hamaika entsegu eta hamaika mobilizazio egin dira nonnahi, giza-katearen arrakastaren aintzaindari eta mugimendu hau sortzen ari den ilusioaren erakusle.

Era paraleloan, Gure Esku Dago mugimenduaren ibilbidea, hedapena eta eragina, ekainaren 8ko giza katearen prestaketa eta erabakitzeko eskubidearen inguruko iritziak jasoko dituen dokumental bat aurkeztuko dute udazkenean, eta horren aurrerapen bat jarri dute dagoeneko sarean.

Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohien, Koldo Saratxaga enpresariaren, Gaizka Aranguren kazetariaren, Garbiñe Biurrun epailearen eta Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiaren iritziak agertuko dira.

 

Etiketak: , , , ,

Igo