El pais que volem

El pais que volem ekimena abiatu dute Katalunian. Prozesu parte-hartzailea da eraiki nahi den Kataluniari buruz ekarpenak egiteko eta eztabaidatzeko. “El pais que volem herritar subirotasuna eraikitzeko ariketa bat da”, ekimenaren sustatzaileen arabera.

Webgune bat sortu dute herritarren ekarpenak bideratzeko. Herri hobeago batean bizitzeko proposamenak bildu nahi dituzte, arlo ezberdinetan: egitura sozialak, politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta ingumenari lotutakoak. Halaber, “independentzia prozesuari eta bere ondorioei buruzko galderak erantzuteko espazio bat izan nahi du El pais que volem ekimenak. 

Proiektua bultzatzen ari diren lehen entitateak honako hauek dira: Ens de l’Associacionisme Cultural Catala, Assemblea Nacional Catalana, Universitat Catalana d’ Estiu, Fundacio Congres de Cultura Catalana.

 

Etiketak: , , ,

Igo