Espainiako Estatuaren betoa Kataluniako kontsultari

Kataluniako etorkizunari buruzko kontsultarako dekretua sinatu bezain laster, Espainiako Estatuko instituzioek premiaz aritu dira galdeketa horri betoa jartzeko. Dekretu sinatu eta biharamunean, igandez, Estatu Kontseilua presaka bildu da Kontsulta Legeari eta deialdiaren dekreatuari buruz iritzi juridikoa emateko. Espainiako Gobernuak Estatu Kontseiluak iritzia behar du Auzitegi Konstituzionala jo aurretik. 

Hurrengo egunean, irailak 29, astelehenarekin, Espainiako Ministroen Kontseiluak ez ohiko bilera egin du, Kontsulta Legearen eta Kontsultarako deialdiaren dekretuaren kontrako helegiteak onartzeko. Helegiteak aurkeztu ondoren, egun berean, Auzitegi Konstituzionalak ez ohiko bilera egin du helegiteak tramitatzen dituen edio ez aztertzeko, eta halaxe egitea erabaki du. Espainiako Gobernuaren helegiteetan, bai Kontsulta Legea, bai deialdiaren dekretua, behin-behinekoz, bertan behera uztea eskatzen duenez, Auztiegi Konstituzionalak helegiteak tramitatzea erabaki ondoren, legea eta dekretua bertan behera gelditu dira, helegiteen mamiari buruz erabaki bat hartu bitartean.

ESTATUAREN URRATS JURIDIKOEN DOKUMENTUAK

- Espainiako Estatu Kontseiluaren ebazpena Kataluniako Kontsulta Legeari buruz (2014-09-28)

-  Espainiako Estatu Kontseiluaren ebazpena kontsultaren deialdiaren dekretuari buruz (2014-09-28)

- Espainiako Gobernuaren helegitea Kataluniako Kontsulta Legeari buruz (2014-09-29)

- Espainiako Gobernuaren helegitea kontsultaren deialdiaren dekretuari buruz (2014-09-29)

- Auzitegi Konstituzionalaren prentsa oharra helegiteak tramitatzea onartu izanaren berri emanez eta legea eta dekretua bertan behera gelditu direla jakinaraziz (2014-09-29)

  

Etiketak: , , , , , ,

Igo