Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Liburu Zuria

Artus Mas Generalitateko lehendakaria eta Trantsizio Nazionalerako Aholku Kontseiluko kideak, Liburu zuriaren aurkezpenean. [argazkia: gencat.cat]

Artus Mas Generalitateko lehendakaria eta Trantsizio Nazionalerako Aholku Kontseiluko kideak, Liburu zuriaren aurkezpenean. [argazkia: gencat.cat]

Kataluniako Generalitatek Trantsizio Nazionalerako Liburu Zuria argitaratu du. Liburuaren egilea Consell Assessor per a la Transició Nacional (CATN) [Trantsizio Nazionalerako Aholku Kontseilua] da. Lan hau orain arte Aholku Kontseiluak egindako 18 txostenei gehituko zaie. Liburua Bartzelonan aurkeztu da, Artur Mas Generalitateko lehendakariaren eta kontseilukideen eskutik, Madrilen Espainiako Auzitegi Konstituzionala Mariano Rajoyren gobernuak aurkeztutako helegiteak tramitatzea onartzeko bilduta zegoen bitartean. 

CATNko lehendakari Carles Viver i Pi-Sunyerren ustez, Liburu Zuriak “Kataluniaren etorkizunari buruz katalanek erabakitzeko eskubidea behar den ezagutza osoz erabil dezaten lagunduko du”. 

Liburu Zuria hiru atal nagusitan banatzen da. Lehenik, kontsulta eta estatu berri bat osatzera daraman prozesua azaltzen da txostenean. Bigarrenik, estatu gisa aritzeko beharrezko egiturak. Hirugarrenik, estatu berriak Espainiarekin, Europako Batasunarekin eta nazioarteko komunitatearekin izan beharreko harremanak jorratzen ditu. Liburuan, ordea, ez dira aztertzen estatu berria osatu ondoren garatu beharreko politika publikoak, CATNen ustez, horiek erabakitzea estatu berriko Parlamentu eta Gobernuko indar politikoei dagokielako.

LIBURU ZURIARI BURUZKO ERREFERENTZIAK

- Llibre Blanc. La Transició Nacional de Catalunya (síntesi)  (pdf, 139 orri)

- Aurkezpenaren laburpena

- Aurkezpenaren bideoa

- Elkarrizketa Carles Viver i Pi-Sunyer CATNeko presidentearekin

 

 

 

 

 

Etiketak: , , , ,

Igo