Katalunia aurrera doa kontsultaren bidean, debekuei aurre eginez

Espainiako Gobernuak Kataluniako Parlamentuaren Kontsulta Legea eta Kataluniako Generalitaten deialdia Auzitegi Konstituzionalean inpuganatu eta auzitegi honek legea eta dekretua behin-behinean bertan behera utzi ondoren, hainbat pauso eman dute Katalunian azaroaren 9ko galdeketara  iristeko asmoz.

Herritarrak kalera atera dira (2014-09-30)

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren kontra eta azaroaren 9ko kontsultaren alde, milaka herritar kaleratu dira herriz herri. 

Bartzelonako Sant Jaume plazako elkarretaratzea. [Argazkia: EFE]

Bartzelonako Sant Jaume plazako elkarretaratzea. [Argazkia: EFE]

 

Artur Mas Generalitateko lehendakariak kontsultaren kontrol batzordea sortzeko agindua sinatu du (2014-10-02)

Herri kontsultaetarako kontrol batzordearen kideak izendatzeko dekretua sinatu du Artur Mas Kataluniako Generalitateko lehendakariak, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kontsulta legea eta azaroaren 9ko kontsultarako deialdia bertan behera utzi arren.

 

Kontsultaren aldeko indar politikoak bildu eta batasunari eutsi diote (2014-10-03)

Kataluniako Generalitat eta kontsultaren aldeko indar politikoen  ordezkariak (CiU, ERC, ICV eta CUP) bilera egin dute egoera eta jarraitu beharreko estrategia aztertzeko. Bileraren amaieran batera agertu dira eta batasun irudia eman dute. Aurrera egiteko eta batera aritzeko borondatea agertu dute. 

Informazio gehiago: President Mas: “Anirem endavant i ho farem junts, aquesta és la nostra força”

Kontsultaren aldeko indar politikoen agerraldia [Argazkia: gencat.cat]

Kontsultaren aldeko indar politikoen agerraldia [Argazkia: gencat.cat]

 

 920 udalek kontsultaren antolakuntzan laguntzeko konpromisoa agertu dute (2014-10-04)

 Katalunia osoko 900 alkatek baino gehiagok bete dute Bartzelonako Sant Jaume plaza, Generalitateari mezu bakarra helarazteko: jarrai dezala independentziari buruzko galdeketa antolatzen, guztien babesa izango duelako. Artur Mas presidenteak harrera zeremoniatsua egin zien atzo: «Hemendik urte batzuetara, irudiok Kataluniaren historiaren parte izango dira, eta zuek izango zarete protagonistak, herritarren ordezkari zaretenez gero».

Kontsultaren alde, Kataluniako alkateen bilkura. Generalitateko egindako talde argazkia. [Argazkia: gencat.cat]

Kontsultaren alde, Kataluniako alkateen bilkura. Generalitateko egindako talde argazkia. [Argazkia: gencat.cat]

 

Nazioartean ohartu dira Katalunia aurrera doala

Bloomberg: Mas Doubles Down on Independence Defying Spanish Courts

Financial Times: Catalan leaders vow to press on with referendum vote

The Wall Street Journal: Catalan Separatists Seek to Revive Blocked Vote on Independence From Spain

The Independent:  Catalonia defies Madrid in move towards referendum

 

Etiketak: , , , ,

Igo