Ibarretxe: “Erabakitzeko eskubidea bizitzea da”

“Ba ote da erabakitzeko eskubidea. Kataluniako prozesuari buruzko galderak eta erantzunak?” izenburuko liburua aurkeztu da Bilbon, azaroaren 4an. Erabakitzeko eskubidearen inguruan, egile askoren  gogoetak biltzen ditu librurua. Joan J. Queralt, Joan Ridao, Xavier Pons, Joaquín Tornos, Esther Jiménez-Salinas, Antoni Font, Alfonso González Bondia eta Eduard Segarra dira liburuaren egileak. Bilboko aurkezpenean, Eduard Segarrak parte hartu zuen, eta aurkezle gisa Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia aritu zen. 

Juan Jose Ibarretxek 25 mu¡inutu inguru hitz-hartze bat egin zuen, erabakitzeko eskubidearen inguruan. “Erabakitzeko eskubidea bizitzea da, eta ez erabakitzea, ez bizitzea”, adierazi zuen. “Zeren eta erabakitzea bizitzea da, eta ez egitea bizirik irautea”. Liburuaren balioa goraipatu eta “tentsio intelektualaren” garrantzia nabarmendu zuen. “Tentsio intelektualarekin jarduten badugu gai izango gara irtenbideak bilatzeko, bestela ez”. 

Juan Jose Ibarretxen hitzaldia ondoko bideoan grabatuta dago.

 

Etiketak: , , ,

Igo