Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak [bideoak / 2014-12-12]

Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea Nazioarteko Jardunaldietako hirugarren egunean, erabakitzeko eskubidearen alde juridikoa izan da aztergai nagusia. Saioaren lehen zatian, Iñigo Urrutia eta Eduardo Virgala irakasleek ekarpen bana aurkeztu dute. Bigarren zatian, Eduardo Ruiz irakasleak beste ekarpen bat egin du eta ondoren denon arteko eztabaida interesgarria izan da. Joxerramon Bengoetxea irakaslea izan da saioaren sustatzailea.

ABENDUAK 12 / ostirala

10:00-11:30 Erabakitzeko Eskubidea: Kontzeptu juridikoa

Discussant: Joxerramon BENGOETXEA. EHUGune. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Estatu-lurraldetasuna, Erabakitzeko Eskubidea eta Herri Galdeketa
Iñigo URRUTIA. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Referéndum, secesión y reforma consitucional
Eduardo VÍRGALA. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

 

 

12:00-12:45 Constitucionalizando el derecho a decidir: una propuesta

Eduardo RUIZ VIEYTEZ. Deustuko Unibertsitatea / Univ. de Deusto

 

12:45-13-30 Eztabaida

 

13:30-14:00 Behin-behineko ondorioen aurkezpena

Gorka ESPIAU. Lehendakari Agirre Center
Mario ZUBIAGA. EHU.
Joxerramon BENGOETXEA. EHUGune. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

 14:30 Itxiera

Iñaki DORRONSORO. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria. 

 

 HEMEROTEKA

- Balioek ere balio dute (Enekoitz Esnaola / BERRIA, 2014-12-13)

Besteak beste, nazioakestatuakdemokrazia etaerabakitzeko eskubidea kontzeptuak jorratu dituzte Donostiako nazioarteko jardunaldietan, eta, agian, oraindik denbora beharko da eduki aldetik ondorio zehatzago batzuk ateratzeko. Atzo, hiru eguneko kongresuaren amaieran, laburpen modura ale batzuk aipatu zituzten Mario Zubiaga (EHU), Joxerramon Bengoetxea (EHUgune) eta Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center) sustapen taldeko kideek. Hitzaldietako mamiaz gain, bestelako balio batzuk ere azpimarra daitezkeNazioak eta estatuak XXI. mendean: demokrazia eta erabakitzeko eskubidea jardunaldietatik. (…)

 – Dorronsoro: “Egitasmoak interesa sortu du” (Enekoitz Esnaola / BERRIA, 2014-12-13)

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakaria baikor zegoen nazioarteko jardunaldien bezperan, gustura baitzen antolaketa eta sustapen taldeez, eta halaxe amaitu du kongresua. «Egitasmo honek interesa sortu du», esan zuen atzo, jardunaldiei amaiera emateko egindako hitzaldian. EHU eta Eusko Ikaskuntza izan dira antolatzaileak, eta Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia, Agirre Lehendakaria Center, EHUgune, Euskal Nazionalismoa XXI. Mendean, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Paueko Unibertsitatea. Dorronsorok, baina, esan du «eremu berrietara» iritsi nahi dutela aurrerantzean. Esate baterako, hedabideetara, askok ez baitute jardunaldiez informatu. «Oraindik gure gizartean traba batzuk ditugu», aitortu du Eusko Ikaskuntzako buruak. (…)

Etiketak: , , , ,

Igo