Zer ikasi Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik (Zeanuri behatokia 2014)

“Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: irakatsiak ikasiak” lelopean, Zeanuri Behatokiaren bigarren edizioa egin da joan den abenduaren 26an, Zeanurin, Alkartasuna Fundazioak antolatuta. Zeanuri Behatokia Sabin Intxaurragaren omenez sortu zen.

Saioaren helburu nagusia Eskozia eta Kataluniako prozesuek utzitako ikasgai politikoak aztertu eta horren inguruan gogoeta egitea izan da. “Zer ikasi Katalunia eta Eskoziako prozesuetatik? Hori da gaurko gaia”, Luis Mendizabalek ekitaldiaren hasieran laburbildu duenez.

Saioak bi zati izan ditu. Lehenik, Joxerra Bengoetxea eta Martin Aranburu adituek gaia kokatu dute sarrera gisako hitz-hartze banarekin bidez. Alde batetik,  Euskal Herriko Unibertsitatean Europako Zuzenbide eta Teoria Politikoaren irakasle Joxerramon Bengoetxeak irailaren 18an izandako Eskoziako erreferendumaren inguruko ikuspegia eman du. Beste aldetik,  Cat-Dem Fundazioko Ikasketa eta Formakuntza arduradun Martin Aranburuk politologoak , Katalunian abenduaren 9an egindako galdeketa politikoa aztertu du.

Bigarrenik, alderdien tartea izan da. Pello Urizar (EA), Karmelo Landa (Sortu), Rebeka Ubera (Aralar) eta Asier Vega (Alternatiba) aritu dira eztabaidan, Luis Mendizabalek gidatuta.

Ondoren, saioaren bi bideoak biltzen dira, Alkartasuna Fundazioari esker.

1. ZATIA:

JOXERRAMON BEGOETXEA eta MARTIN ARANBURU 

  

 

2. BIGARREN ZATIA

PELLO URIZAR, KARMELO LANDA, REBEKA UBERA eta ASIER VEGA

 

 

 

Etiketak: , , , , , ,

Igo