Eskoziaren independentziaren inplikazioak eta Europar Batasunari atxikimenduaren inguruko txostena

[HAEEren aldizkarian jasoa, Carlos Coello eta Fernando González / 2014ko maiatza-abendua]

Carlos Coello eta Fernando González Eskoziaren independentziaren inplikazioen txostena argitaratu dute, gobernu britainiarrak eginikoa eta Edinburgoko unibertsitateko bi irakasleen azterketa biltzen dituena.

Gobernu britainiarrak azterketa bat argitaratu du Eskozia burujabe batek ekarriko lituzkeen ondorioei buruz. Dokumentu horri erantsita doa bi irakasleren azterketa (James Crawford eta Alan Boyle, Edinburgoko Unibertsitatekoak), Eskoziaren burujabetza-erreferendumari buruzko alderdi juridikoak jorratuz. Bertan ondorioztatzen denez, Eskozia burujabe egiten bada, estatu berritzat hartuko da nazioarteko Zuzenbidearen ikuspegitik, eta gainerako estatuak oraingo Erresuma Batua ordeztuko luke, bere erakundeei eutsiz, eta bi estatu berri agertzearen ideia baztertuz. Horregatik, gainerako Erresuma Batuak orain kide den nazioarteko erakundeen kide izaten jarraituko luke, eta Eskoziak bere atxikipena eskatu beharko luke estatu berri gisa. Hala gertatuko litzateke, adibidez, Europar Batasunarekin.
 

Etiketak: , , , , , ,

Igo