Lurraldeak, burujabetza partekatua eta jasangarritasuna: Eskozia eta Euskadi Europan

[HAEEren aldizkarian jasoa, Joxerramon Bengoetxearen eskutik / 2014ko maiatza-abendua]

Joxerramon Bengoetxeak lurralde, burujabetza eta jasangarritasunaren inguruko artikulu zientifikoa idatzi du Eskozia eta Euskadiren kasuak aztertuz Europan.
 
Garapen jasangarrirako eskualde-gobernuen sareari Loperena irakasleak egindako ekarpena gogorarazten da, hasteko. Oraindik ere planteatzen da estatu konplexuetako eskualde autonomo askoren autogobernu osoa ala statu quo arteko dilema, non eraginkortasun osoz gauzatu nahi diren bai jasangarritasun-agendak bai EBko estatu kide baten baitako eskumen-politika partekatuak. EBko estatu kide bateko nazio baten sezesioak izango lituzkeen ondorioak aztertzen dira, eta konstituzionalismoaren eskema zurrun batzuk gainditzea proposatzen da —subiranotasun formal absolutuan oinarrituak—, nekez uztartzen baitira Europako integrazio-prozesuak berezkoa duen berrikuntza eta esperimentazio konstituzional eta instituzionalarekin.
 

Etiketak: , , , , , , , ,

Igo