Espainiatik desblokeatzeko plana aurkeztu du Masek

[ARGIAn argitaratua / 2015-02-18]

Datorren irailaren 27an hauteskundeak dira Katalunian eta independentistek hauteskundeak gehiengo osoz irabazten badituzte, independentzia aldarrikatuko dute Legebiltzarrean.

Egoera hori aurreikusiz, Artur Mas Generalitateko lehendakariak Espainiarekin deskonektatzeko plana iragarri du datozen zazpi hilabeteetarako. Plana nola garatu den baloratzeko beste agerraldi bat egingo du Masek hemendik eta sei hilabetera, hauteskundeen atarian.

Arloz arlo estatu-egiturak sortzeko plana aurkeztu du Masek: ogasuna eta gizarte segurantza, atzerria, azpiegiturak…

Irakurri artikulua osorik

Etiketak: , , , ,

Igo