Aberri Eguna / 2015 – Independentistak: Independentzia da alternatiba bakarra Euskal Herriarentzat

Independentistak Sareak antolatu ditu Aberri Eguneko manifestazioa eta ospakizunak Iruñean, seigarren aldiz. Manifestazioaren amaierako ekitaldian independentziaren aldeko mezua zabaldu du. Independentistak Sareak bi modutara zabaldu zuen bere mezua. Batetik, Txutxi Ariznabarreta bozeramailearen adierazpenen bidez. Bestetik, Garbiñe Buenok manifestazioaren amaieran irakurri zuen hitzaldiaren bidez.

 

Independentzia alternatiba bakarra

[Txutxi Ariznabarretaren adierazpenak]

Mezu oso zehatza kaleratu nahi dugi Aberri Egunean: XXI. mendean independentzia da alternatiba bakarra Euskal Herriarentzat.

Aurreko mendeko posibilismo autonomistek ez dute balio. Gure etorkizunak ez dauka enkajerik espainiar eta frantziar estatuen barne. Ez digute gure etorkizuna eraikitzeko behar dugun burujabetza estatusik eskaintzen.

Euskal estatua eraikitzeko bidean urratsak egiteko baldintza objektiboak dauden arren, eragile politikoek joko taktikoetan eta interez partidistetan kateaturik ez dira klabe estrategikoen urratsak adosteko gai. Honen egundoko etsipena sortzen du herritarren artean.

Funtsezkoa da nora goazen jakitea, bidaia prestatu eta subjektu politikoa aktibatzeko. Independentziaren “liburu zuria” lantzen egon beharko ginateke. Berandu gabiltza.

Independentziak ekarriko digun eszenatokia zehaztu eta ikusarazi ahala gauzatuko da euskal jendartean gehiengo independentista, eta piztuko da ilusioa.

Lehenago edo beranduago, independentzia da gure etorkizuna. Hori argi edukita, hobe lehenbaitlehen urratsak egiten hastea.

 

[Garbiñe Buenoren hitzaldia] 

Berriro ere egundoko jendetza bildu gara Euskal Herriaren eguna ospatzeko. Denok elkarturik erakusteko mundu osoari gure herria oso bizirik eta kementsu dagoela eta bere buruaren jabe izan nahi duela. Euskal Herriak bere tokia nahi duela munduko herri guztien artean. Zorionak!

Azken urteotan, urratsez urrats, independentzia eguneroko eztabaida politikoan kokatzea lortu dugu. Politikaren plazara ekarri dugu eta, orain, plazaren erdian gero eta indartsuago kokatzea lortu behar dugu. Gaurko Aberri Egun jendetsua urrats bat gehiago da ahalegin horretan.

Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dago. Guztion etorkizuna jokoan dago. Gure ingurura begiratu eta zer ikusten dugu: Egundoko ustelkeria ekonomikoa eta politikoa! Ustelkeria Madrilen, Estatu osoan, … eta hemen! Euskal Herrian!

Nire atzean dagoen eraikina da horren isla! Bai, honaino heltzen da darion ustel kiratsa.

Sí, el edificio que tenemos ahí detrás es la imagen de la encrucijada a la que han llevado a nuestro pueblo.

Hasta aquí llega el olor a corrupción, a podrido, a negocios sucios.

Huele a involución política, a recortes de derechos y a represión.

Huele a ERE, a despido, a paro y a desahucio.

Huele a explotación y pobreza, a desigualdad e injusticia.

Huele a destrucción de la protección social y los servicios públicos.

Huele a ataques a nuestra lengua, nuestra cultura y nuestro sistema educativo.

Ha llegado la hora de decir basta! De darle vuelta a la situación y de construir un nuevo futuro para Euskal Herria. Un futuro en democracia, libertad y justicia social.

Okerrena zera da: egungo estatus juridiko-politikoak, espainiar eta frantziar Estatuek inposatzen diguten panorama larri honetan murgiltzen gaitu; ez digu egoera eraldatu eta geure etorkizuna eraikitzeko aukerarik eskaintzen. Euskal Estatua behar dugu!

Baina, gaur, Iruñeatik, mezu baikorra luzatu nahi diogu euskal jendarteari. Gure ustez posiblea da egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea. Burujabetzaren garaia da! Independentziaren garaia da!

Zera esaten diegu euskal herritarrei, gaztetei bereziki: imajina dezagun independentzia! Imajina dezagun justizia sozialean eta berdintasunean oinarritutako euskal gizartea; gazteriari lana eta etorkizuna eskaintzen diona; adineko herritarrei bizitza duina bermatzeko pentsioak eta babes soziala ziurtatzen diena; pobrerik gabeko Euskal Herria; dibertsitatearen eta ekartasunean oinarritutako jendartea; demokrazia partehartzailea; euskaraz bizi den herria; …

Gure ametsetako Euskal Herri hori errealitate bilakatzeko aukera posible eta erreala eskaintzen digu independentziak. Euskal Herri hori posiblea da! Geure esku dago!

La independencia es la única alternativa para Euskal Herria en el siglo XXI!

Ha llegado la hora de poner el futuro de Euskal Herria como pueblo por encima de los intereses partidistas. Desde la red Independentistak llamamos a todos los agentes políticos a levantar la vista de los juegos tácticos, mirar al horizonte, y empezar a definir una estrategia de futuro para nuestro pueblo. Es la hora de marcar el camino y definir los pasos a dar.

Independentzia da Euskal Herriarentzako alternatiba bakarra XXI. mendean! Bidea zehaztu eta mugarriak jartzeko garaia da.

Hedu, beldurrik gabe, herritar libreen herri librera, herritar zoriontsuen Euskal Herrira, eramango gaituen independentziaren izar berdeari! Bidaia zoragarria, itxaropen eta ilusioz betea. Heldu independentziari!

Gora Euskal Herria askatua!

Gora Euskal Errepublika Independientea!

Iruñea, 5 de abril de 2015

INDEPENDENTISTAK

Txutxi Ariznabarreta:

«Euskal estatua zehazten hasiz sortuko ditugu gehiengoak» (elkarrizketa, BERRIAn / 2015-04-03)

Etiketak: , ,

Igo