Bostak baietz bete

image8

 

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza masiboa antolatu du Gure Esku Dago ekimenak, Euskal Herriko bost hiriburutan: Baiona, Bilbo; Donostia, Gasteiz eta Iruñea. Erabaki nahi izatearen borondate erakustaldia izango da. Horretarako, hautetsontzi erraldoiak eraikiko dituzte aipatutako bost hiriburuetan, azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari diren oihal-zatiak elkar josita. Ekintza sinboliko hau festa giroko egitarau oparo batekin osatuko da.

Eguerdian giza-kateak osatuko dira hiriburu bakoitzean. Arratsaldean, 17:30ean hasita, ekitaldi nagusiak izango dira (sarrerak behar dira).  

Egunaren puntu gorena izango da. Egun, herri eta auzoetan dauden borondatez jositako oihalen bitartez hautetsontzi erraldoiak eraikiko diren momentua izango da, ondorengo hiriburutan:

 

IKUSI DEIALDIAREN BIDEO LABURRA
 

 

Etiketak: , , ,

Igo