100 egun abiapunturako

100 egun falta dira Kataluniako hauteskunde plebiszitarioetarako. “Dena hasten den eguna”, Assemblea Nacional Catalanaren esanetan. Egoera politikoa gori-gorian dago Katalunian, erronka berriaren aurrean. 

Assemblea Nacional Catalanak On Tot Comença kanpaina abiatu du, irailaren 27an irabazteko asmoz. Hauteskundeetarako falta diren 100 egunetan hiru ekinbide nagusi garatuko ditu: 1. Vot a vot, milioi bat pertsonarengana iritsi nahi duen makroelkarrizketa bat; 2. 10+, Katalaniako Errepublika edukiz beteko duen udako kanpaina; eta 3. Diada, Irailaren 11n Meridiana betetzeko erronka.

Alderdien eremuan, UDC alderdiak independentziarako alde bakarreko bidea ez sostengatzea erabaki du, eta horrek CiUren haustura ekarri du. Unio-ko kontseilariek Generalitateko gobernu kontseilua utzi dute, eta Artur Mas lehendakariak gidatzen duen CDC alderdiak bere bide independentista egitea hobetsi du. Laster ezagutaraziko du Artur Masek zein den bere proposamena irailaren 27ko hauteskundeei begira.

ERCeko buru  Oriol Junquerasek, berriz, ezkerreko aliantza independentista bat osatzea proposatu du, Ara egunkarian argitaratutako Cap a una Aliança per la República Catalana izenburuko artikuluaren bidez. CUP mugimenduak, bere aldetik, argitu du ez duela parte hartuko Barcelona en Comu gisako zerrenda batean Parlamentuko hauteskundeetan. 

 #100x27S

 

Etiketak: , , ,

Igo