Katalunia/Espainia talka

Foto_oficial_de_Junts_pel_Sí_Arc_de_Triomf_28A

Kataluniaren independentzia prozesua fase erabakigarrian sartu da. Hilabete bat baino gutxiago independentziaren bidea bururaino eramateko nahiko gehiengorik dagoen adieraziko duten hauteskundeetarako. Abuztuaren 28a egun seinalatua zen independentziaren aldeko indarrentzat. Junts Pel Sí hautagaitza bateratuaren aurkezpen eguna zen. Ekitaldi distiratsu eta jendetsua prestatuta zegoen, eta halaxe egin zen azkenean, milaka lagun Lluís Companys pasealekuan bilduta. Baina egunaren gidoia ez zen izan Junts Pel Sí hautagaitzaren sustatzaileek zirriborratu zuten bezala. Argi gelditu zen Espainiaren batasunaren defendatzaileek ez dutela geldirik egoteko asmorik.

cdc

Espainiako Guardia Zibilak CDC alderdiari buruz irekitako ikerketa lehen planora eraman zuen, Junts Pel Sí hautagaitzaren ekitaldiaren egun berean, goizetik. Ordu luzez CDC alderdiaren egoitza eta hari lotutako  DemCat fundazioarena miatu zituzten. Argazkia ez ezik, ustelkeriaren akusazioa (%3ko komisioen ustezko kobraketa) lau haizetara barreiatu zuten. Sant Cugat, Sant Celoni, Lloret de Mar eta Figuereseko udaletxeak eta Daniel Osacar CDCko diruzain ohiaren etxebizitza ere miatu zituen Guardia Zibilak. 

Junts Pel Sí hautagaitzako sustatzaileak iluntzeko ekitaldiari aurreikusitako distirari eusten saiatu zen, goizeko mugimenduaren eraginaren gainetik.  Hitzartze ugariko ekitaldia: Raul Romeva, Carme Forcadell, Eduardo Reyes, Artur Mas, Oriol Junqueras, Lluis Llach, Pep Guardiola (bideoan),… 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago:

Romeva: “Quan us parlin de canvis impossibles, digueu-los que som la garantia per fer bé l’únic canvi possible” (JuntsPelSí)

Quaranta mil persones omplen el primer gran acte de Junts pel Sí a Barcelona (Vilaweb)

Bozetarako hilabeteren faltan, CDCren egoitza miatu du Guardia Zibilak (Berria)

 

Etiketak: , , ,

Igo