Jaume Lopez: “28an independentziaranzko prozesu bat abiatuko da”

Jaume Lopez Pompeu Fabra unibertsitateko irakasleak solasaldi bat eskaini berri du Iruñean, Katakrak aretoan, Iratzar, Ezkerraberri eta Eusko Alkartasuna fundazioen eskutik. Ekitaldiak ikusmina piztu zuen, aretoa bete baitzen.Martxelo Otamendi, Susana Erroz eta Ibai Fernandez kazetariek dinamizatu zuten solasaldia eta amaieran entzuleek galdera ugari egin zizkioten Jaume Lopezi. Nafar Telebistak saioa grabatu zuen.

Solasaldiaren laburpen bat Eusko Alkartasunaren fundazioaren webgunean aurkitu ahal da.

Ondoko bideoa ekitaldiaren amaieran grabatu zuen NORABIDEAk. Irailaren 27ko hauteskundeetako erronka eta ondorengo egoera azaldu ditu Jaume Lopezek. Oso sintesi argigarria Katalunian zer gertatzen ari den ulertzeko.

 

 

Solasaldi osoa Nafar Telebistak eskaini zuen. Hemen dago ekitaldiaren bideoa.

 

 

 

 

 

Etiketak: , , ,

Igo