Kultura da gakoa

 

Gure Esku Dago ekimenak eta Agirre Lehendakaria Center fundazioak antolatuta, Erabakitzeko eskubidea, kultura eta berrikuntza mahai-ingurua egin zuten Beasainen. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Jose Manuel Castells zuzenbide arloko katedraduna, Angel Oiarbide GEDko bozeramailea eta Ixabel Olano Beasaingo Ikastolaren sortzaile eta andereñoa aritu ziren solasean. Ekitaldiaren bideoa ikusgai dago Berria Telebistaren bidez. 

Ekitaldia Open Akademia proiektuaren aurreaurkezpena izan da. Open Akademia Agirre Lehendakaria Center fundazioaren proiektu berri bat da, ezagutza eta eztabaida kritikoa uztartuz, euskal herria munduan kokatu nahi duena.

 

Etiketak: , , ,

Igo