Kataluniako Estatua sortzeko prozesuaren abiaburua

Kataluniako Parlamentua, legegintzaldi berrirako osatu berri. (Argazkia: Kataluniako Parlamentua)

Kataluniako Parlamentua, legegintzaldi berrirako osatu berri. (Argazkia: Kataluniako Parlamentua)

Kataluniako Parlamentua Estatu independentea sortzeko prozesua abiatzear dago. Prozesua abiatzeko adierazpena eztabaidatu eta onartzeko prest dago. Junts Pel Sí eta CUPeko ordezkariek aurkeztu zuten adierazpena Parlamentuan, joan den urriaren 27an. C’s, PP eta PSC eztabaida atzeratzen eta bertan behera uzten saiatu dira. Elkarrekin jo dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalera, adierazpenaren onarpena oztopatu nahian, baina eztabaida eta onarpena egongo da (Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du baliogabetze prebentiboa, baina gogora ekarriz aurreko adierazpen baten zati batzuk baliogabetu egin zituela). Hitzordua jarrita dago: azaroaren 9an, 10:00etan. Adierazpenaren eztabaida eta onarpenaren ondoren, jarraian, Artur Mas president gisa izendatzeko osoko bilkura izango da. Azaroaren 9a berriro izango da historikoa Katalunian.

Kataluniako independentziaren alde dauden bi talde parlamentarioek aurkeztutako adierazpena historikoa da, estatu independente bat sortzeko asmoa argi adierazten duelako.

Bigarren. Estatu katalan independentea, errepublika gisa, sortzeko prozesuaren abiatzea adierazten du handikiro [Kataluniako Parlamentuak]”.

Adierazpena ez da oso luzea. Merezi du osorik jasotzea.

Proposta de resolució El Parlament de Catalunya:

Primer. Constata que el mandat democràtic obtingut a les passades eleccions del 27 de setembre del 2015 es basa en una majoria d’escons de les forces parlamentàries amb l’objectiu que Catalunya esdevingui un estat independent i amb una àmplia majoria sobiranista en vots i escons que aposta per l’obertura d’un procés constituent no subordinat.
Segon. Declara solemnement l’inici del procés de creació de l’estat català independent en forma de república.
Tercer. Proclama l’obertura d’un procés constituent ciutadà, participatiu, obert, integrador i actiu per tal de preparar les bases de la futura constitució catalana.
Quart. Insta el futur govern a adoptar les mesures necessàries per fer efectives aquestes declaracions.
Cinquè. Considera pertinent iniciar en el termini màxim de trenta dies la tramitació de les lleis de procés constituent, de seguretat social i d’hisenda pública.
Sisè. Com a dipositari de la sobirania i expressió del poder constituent, reitera que aquest Parlament i el procés de desconnexió democràtica no se supeditaran a les decisions de les institucions de l’Estat espanyol, en particular del Tribunal Constitucional, a qui considera deslegitimat i sense competència arran de la sentència de juny del 2010 sobre l’Estatut d’Autonomia de Catalunya votat prèviament pel poble en referèndum, entre d’altres.
Setè. Adoptarà les mesures necessàries per obrir aquest procés de desconnexió democràtica, massiva, sostinguda i pacífica amb l’Estat espanyol de tal manera que permeti l’empoderament de la ciutadania a tots els nivells i en base a una participació oberta, activa i integradora.
Vuitè. Insta el futur govern a complir exclusivament aquelles normes o mandats emanats d’aquesta Cambra, legítima i democràtica, a fi de blindar els drets fonamentals que puguin estar afectats per decisions de les institucions de l’Estat espanyol.
Novè. Declara la voluntat d’inici de negociacions per tal de fer efectiu el mandat democràtic de creació d’una estat català independent en forma de República i, així mateix, ho posa en coneixement de l’Estat espanyol, de la Unió Europea i del conjunt de la comunitat internacional.

Palau del Parlament, 27 d’octubre de 2015

 

Adierazpen honi Junts Pel Sí eta CUP talde parlamentarioek eranskin bat gehitu diote. Adierazpenari eduki soziala emateko asmoz adostutako testua da.

Kataluniako Parlamentua deskonexiorako adierazpena onartzen duenean hasiko da orain arte ikusi gabeko gatazka politiko-legala. Espainiako Gobernuak aurreratu du adierazpena bozkatzen den egunean, astelehenean bertan, ez ohiko bilera egingo duela, adierazpenaren onarpenaren kontrako helegitea onartu eta Auzitegi Konstituzionalean aurkezteko asmoz. Jakina denez, Espainiako Gobernuak bere ahalmena baliatuko du eta adierazpena behin-behinean bertan behera uzteko eskatuko dio tribunalari eta honek, egun gutxitan, helegitea tramitatzea onartzearekin batera, bertan behera utziko du adierazpena. 

Baina, independentziaren aldeko adierazpenak berak jasotzen duenez, “Parlamentua eta deskonexio demokratikoaren prozesua ez dira Espainiako Estatuaren instituzioen erabakien menpe jarriko”, eta, bereziki, Auzitegi Konstituzionalaren erabakien menpe. Orain arte jorratu gabeko ibilbidea hasiko da Katalunian.

 

 

Igo