Ibarretxe: “Prozesu subiranistak errailetik irtengo du soilik Katalunian egiten badu”

 

Juan Jose Ibarretxe, Viceko unibertsitatean.

Juan Jose Ibarretxe, Viceko unibertsitatean.

 

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Quan el poble impulsa la política’ (‘Herriak politika bultzatzen duenean’) izenburuko hitzaldia eman du Viceko Unibertsitateko areto nagusian. Kataluniak bizi duen une politikoaren ondorioz, Ibarretxeren hitzek gaurkotasun berezia dute. “Euskal herriari eta herri katalanari dagozkigu gure erabakiak hartzea. Kataluniako prozesu sobiranista errailetik irteteko aukera bakarra, hemen errailetik irtetea da. Ez dezagun desengantxatu bagoi instituzionala bagoi sozialetik”, adierazi zuen Ibarretxek Vicen.

Ibarretxeren iritziz, “euskal herria eta herri katalana nazio-estatuak sortu baino lehenago izan baziren. Guk, garrntzitsuena daukagu: herria”. Demokraziaren balioaren alde hitz egin zuen Ibarretxek: “gatazkak ez dira konstituzioekin ezta legalitateekin konpontzen. Demokraziarekin konpontzen dira”. 

 

Hitzaldiaren laburpena: Lehendakari Ibarretxe: “El procés sobiranista només descarrilarà si descarrila a Catalunya” (UVIC)

Hitzaldiaren bideoa: El procés català, a través de la mirada de Juan José Ibarretxe (Vilaweb)

 

Etiketak: , , ,

Igo