Deskonexio prozesua abian da Katalunian

Carles Puigdemont Generalitateko lehendakari izendatu dute. Artur Masek zoriondu egin du.

Carles Puigdemont Generalitateko lehendakari izendatu dute. Artur Masek zoriondu egin du.

Urtarrilaren 9an lortu dute Katalunian indar independentiten arteko desadostasunak desblokeatzea. Izan ere, Generalitateko lehendakaria izendatzeko epea amaitzear zegoela lortu dute Junts Pel Sí-k eta CUPek. Irailaren 27ko hauteskundeak errepikatzea saihestu dute azken momentuan. Egoera desblokeatzeko akordioa zaila eta mingarria izan da bi aldeentzat, baina ahalbidetu du deskonexio prozesuak aurrera egitea. 

Akordioa gauzatzeko, Artur Masek uko behar izan dio lehendakari izateko hautagaitzari eta CUPek gobernu berriaren egonkortasuna bermatzeko neurriak onartu behar izan ditu. Azkenean, Katalaniako Generalitateko lehendakaria Carles Puigdemont izendatu du Parlamentuak, akordioaren hurrengo egunean. Gehiengo osoz, lehen bozketan, epe muga agortzear zela. Carles Puigdemont Gironako alkatea zen, eta udal indepenentisten elkarteko buru. Beste belaunaldi batek hartu du Kataluniako prozesuaren gidaritza. 

Carles Puigdemonten soslai on bat: L’alcalde de Catalunya (El Punt-Avui)

Carles Puigdemonten izendapena: El Parlament investeix Carles Puigdemont president de la Generalitat (saioaren transkipzioa eskura)

Generalitateko buruaren izendapenaren ondoren, urtarrilaren 14an gobernu berria osatu da, Puigdemontek izendatutako kontseilariek kargua hartu ondoren. 

2015eko azaroaren 9an, Kataluniako Parlamentuak  independentzia prozesua abiatzeko adierazpena onartu zuen. Adierazpen hori deskonexio prozesuaren abiapuntua izan zen, baina Puigdemont lehendakari izendatu arte prozesua geldirik egon da. Orain martxan dagoela esan daiteke.

Ara egunkariak bideo labur bat ekoiztu du deskonexio prozesuaren gako nagusiak azaltzeko: Quin és el full de ruta del nou govern?

 

 

 

 

Etiketak: , , , ,

Igo