‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ goiburuko solasaldia antolatu du Norabideak

Norabidea Gonbidapena

 

Kataluniako prozesua abiapuntu gisa harturik, Euskal Herriaren egoera eta etorkizunari buruzko solasaldi bat antolatu du Norabideak.

Ekitaldiak bi zati izango ditu:

- Lehenik, sarrera gisa, bi lekukotasun eskainiko dira: Muriel Casalsek (Junts Pel Sí) eta David Fernandezek (CUP) beren esperientziaren berri emango dute. Honako galderari erantzuten saiatuko dira: zer esango zenieke zure lagun euskaldunei kontuan hartzeko, zure esperientziatik abiatuta? Ekarpenak laburrak izango dira eta bideoz eskainiko dira. 

- Jarraian, Euskal Herriari buruzko solasaldia hasiko da, hiru solaskideren eskutik: Arantza Santesteban, Zelai Nikolas eta Martin Aranburu

Ekitaldia Iruñean izango da, martxoaren 10ean, 19:00etan, Katakrak aretoan.

Joan den udazkenean, #CATikasgai goiburupean 18 gogoeta argitaratu zituen Norabideak. Eztabaida horri jarraipena emango zaio Zer ikasi Kataluniako prozesutik? izenburuko solasaldairen bidez.

Norabidea Euskal Herriaren geroari buruzko gogoeta sustatzeko asmoz sortutako blog bat da. 2014ko apirilean sareratu zen, honako zazpi eragileen ekimenez: Berria, Hamaika Telebista, Udalbiltza, Gaindegia, Manu Robles Arangiz Fundazioa, Ipar Hegoa Fundazioa eta Euskal Nazionalismoa XXI Mendean Masterra.

(Oharra: solasaldia euskaraz izango da)

Etiketak: , , ,

Igo