Adiorik ez, Muriel Casals. Moltes gracies

MUERE MURIEL CASALS, DIPUTADA DE JXS Y REFERENTE DEL SOBERANISMO

Muriel Casals Kataluniako gizarte zibilaren eta independentismoaren erreferente eta sinboloa zendu da. Omnium-eko lehendari ohi eta Junts pel Sí-ko parlamentaria gaur goizaldean hil da, joan den urtarrilaren 31n jasotako istripuak eragindako zauriak gainditu ezinik. Atsekabe handiz hartu du berria Kataluniako gizarteak. Baita NORABIDEAk ere. Izan ere, egun batzuk lehenago harremanetan jarri ginen berarekin, Zer ikasi Kataluniako prozesutik? izenburuko ekitaldia osatzeko proposamen batekin. Bere esperientziatik abiatuta, eskatu genion lagun euskaldunoi kontatzea zer hartu beharko genukeen kontuan gure ibilbidean. Bere baiezkoa berehalakoa izan zen, atsegin handiz. Hitzordu bat finkatzea falta zen, bere lekukotasuna bideoz jasotzeko. Tamalez, ez da posible izango, baina beti geldituko zaizkigu euskaldunoi erreferente bezala Muriel Casalsen bizitza eta borroka eredugarriak.  Doakie gertukoei, Omnium-i eta Junts pel Sí-ri gure dolumin sentituenak. Adiorik ez, Muriel, gogoan izango zaitugu beti.

 

[Oharra: Zer ikasi Kataluniako prozesutik? ekitaldia datorren martxoaren 10ean izango da, Iruñeko Katakrak aretoan, 19:00etan. Ekitaldiaren muina solasaldi-eztabaida bat da, honako hizlarien artean: Zelai Nikolas, Arantza Santesteban eta Martin Aranburu. Baina solasaldiaren aurretik, Kataluniako prozesuan bizi izandako esperientziak bideoz entzuteko aukera izango da. Horietako bat David Fernandezena izango da. Saiatuko gara lekukotasun gehiago biltzen, eta zehaztutakoan jakinaraziko dugu.]

Etiketak: , ,

Igo