Aberri Eguna 2016 / EAJ: Euskadi, bultzada berria

EAJren agiria-Aberri Eguna 2016

EAJk naziogintzaz duen ikuspegia azaltzeko baliatu du 2016ko Aberri Eguneko agiria. Aberriaren aldeko aldarria herritarren arazoekin lotzen saiatu da Euskadi, bultzada berria izenburuko agirian. “Gure aberria eta gure nortasun hori garatzeko bidea emango digun estatus politikoa” aldarrikatzeaz gain, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutako gizartearen alde mintzatu da Aberri Eguneko agirian. 

Jarraian, agiriaren pasarte batzuk: 

“Naziogintza da gehiengo politikoa gehiengo sozialetik hurbil jartzea. Aurreikuspenei kale ez egitea. Naziogintza da egitasmo anitz, inklusibo eta zabalak eskaintzea. Eta hori, Euzko Alderdi Jeltzaleak lortu du politikagintzan eta erakundegintzan egin duen ibilbide luzean”.

“Naziogintza kausa bat da eta norabide berean bultzatzen duten pizgarriek elikatzen dute. Horiek arazoak ebatzita daude eta ekimen propioa baliagarria eta ona dela erakusten dute. Eta konbentzitu egiten ditu autogobernua nork bere buruari ematen dizkion erantzunek osatzen dutela baieztatzen dutenak. Erantzun eraginkorrak, hurbiltasun printzipioaren balioa aldezten dutenak”.

“Gure nortasunari eta gure borondateari beste ezaugarri bat gehitu behar diegu: Euskadi ongizate, aurrerapen,lehiakortasun,bake eta bizikidetza lurralde egitea. Horretarako, herri hau urteotan egituratu izan duen antolaketa instituzionala berrantolatu eta finkatu beharko dugu. Gizarte beharrizan berriek, herritargoaren eskari berriek erantzun arin eta eraginkorrak eskatzen dituzte. Bikoizketarik gabe”.

 

EAJren Aberri Eguna iruditan:
 


Etiketak: ,

Igo