M11: ‘Euskal estatua irudikatzen’ ikerketaren jendaurreko aurkezpena

Euskal estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak aztertu ditu Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketak. Ikerketa hau Ipar Hegoa Fundazioaren eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen elkarlanaren emaitza izan da. Joan den martxoaren 16an aurkeztu zuten ikerketaren emaitza prentsaren aurrean, eta oraingoan jendaurreko aurkezpena izango da.

Hitzaldi-solasaldia Donostiako San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 11n, asteazkenean, 19:00etan hasita.

Aurkezpen honek solasaldi-hitzaldiaren formatua izango du. Batetik, Parte Hartuz taldeko lau kidek ikerketaren berri emango dute: Julen Zabalo, Mila Amurrio, Ane Larrinaga eta Iker Iraola irakasleek emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak, euskalgintzaren kasuaren ikerketa eta ondorio nagusiak azalduko dituzte. Ondoren, solasaldi bat irekiko da bertaratutakoekin. 

Ekitaldi ireki honetan, ikerketaren datuak hobeto ezagutzeko aukera izango, lau ikerlarien eskutik. Emaitza kuantitatiboak zein kualitatiboak. Tarte berezi bat izango da euskalgintzaren kasuaren azterketa azaltzeko. Halaber, aukera ezin hobea eskainiko du kontraste eta eztabaidarako. 

Adibidez, honako galderak erantzuteko: Badago masa kritikorik euskal estatu baten eraikuntzan aurrera egiteko? Lurraldeen arteko ezberdintasunak oztopo dira euskal estatuaren eraikuntzan? Euskal estatuaren aldeko atxikimendua hazi daiteke? Ikerketaren datuak hauteskundeetako emaitzekin alderatu ahal dira? Bat datoz?

 

'Euskal Estatua irudikatzen' ikerketaren jendaurreko aurkezpenaren kartela.

‘Euskal Estatua irudikatzen’ ikerketaren jendaurreko aurkezpenaren kartela.

 

Etiketak: , , , , , , , ,

Igo