Euskal estatua agendan dago, datuak eta guzti

Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketa jendaurrean aurkeztu da Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen, Ipar Hegoa Fundazioaren eta Norabidearen eskutik. Aurkezpena Donostian izan da, San Telmo Museoko hitzaldi aretoan. Aurkezpenak jakin-mina piztu du, eta aretoa ia bete da.  

Ikerketa interesgarri baten emaitzak aurkeztea izan da ekitaldiaren helburua.

Estatua izan edo ez izan.
Hor dago koxka. Gaia gure artean dago. Euskal agendan dago. Horren erakusle dira ekainaren 5ean izango diren galdeketak.
150.000 mila lagunek eta 34 herritan hitza izango dute gai honen inguruan. Bi antzeko galderari erantzuna emateko aukera izango dute:
- Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
- Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?

Beraz, eztabaida gizartean dago, eta gizarteak datu objektiboak behar ditu behar bezala eztabaidatzeko, eta erabakiak hartzeko.

Horixe da Euskal estatua irudikatzen ikerketa honen ekarpen nagusia: gaiari argia ematea datuen bidez.

Ikerketa aintzidaria da, lehen aldiz zuzenean euskal estatuaz galdetu eta ikertu delako, eta euskal lurralde guztietan egin delako.

Lan hau Parte Hartuz EHUko Ikerketa taldearen eta Ipar Hegoa Fundazioaren ekimenari esker burutu da. Ikerketaren aurkezpena Parte Hartuz ikerketa taldeko lau kidek egin dute.  
Lehenik Julen Zabalok metodologia azaldu du.
Ondoren, emaitza kuantitatiboak eta kualitatiboak azaldu dituzte Mila Amurriok eta Iker Iraolak.
Jarraian, Ane Larrinagak kasu azterketa zehatz bat azaldu du: euskaltzaleena.
Azkenik, Julen Zabalok ikerketaren ondorio nagusiak laburbildu ditu.
Eta ondoren, solasaldirako tartea izan da. Hitz-hartze ugari izan dira. Ekitaldiak ia bi ordu iraun du.

Ekitaldiaren kronika: Euskal estatuak baditu datuak (Enekoitz Esnaola, Berria-n / 2016-05-12)

Ikerketa PDFn: Euskal estatua irudikatzen 

 

Etiketak: , , , ,

Igo