Galdeketen emaitzak, parte hartzearen arabera

 

Milaka herritarrek gauzatu egin dute Euskal Herriko 34 herritan bozkatzeko ariketa demokratikoa, euskal estatu baten biztanle izan nahi duten edo ez adierazteko. Guztira, 36.884 herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dago mugimenduak sustatutako herri galdeketetan. Hautesleen % 29,36a mobilizatu egin da, erabakiaren aroa bultzatzeko. Bide baten hasiera da, etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ariketa Euskal Herri osora eramatea xede duena. 

Hasierako mapan galdeketen emaitza guztiak biltzen dira: hautesleak, parte hartzea, baiezkoak, ezezkoak. zuriak eta baliogabeak. Datuak ikusteko, nahiko da herri bakoitzaren gainean klikatzea. Dena den, lehen begi kolpean parte hartzearen intentsitatea erakusten du mapak, herriz herri. Parte hartze tasaren arabera koloreztatuta dago mapa.Hor ageri dira parte hartze tasa ezberdinak: hiru herri gainditu dute %70ko parte hartzea (Zerain, Gaintza eta Mutiloa), aurrekoez gain beste hamar herri lortu dute %50ren langa gainditzea, eta, azkenik, herri bakar bat ez da iritsi %20ra (Zumarraga). Populazio txikiko herrietan parte hartze tasa handiagoa izan da, populazio handikoetan baino. 

Parte hartu duten herritar gehienek euskal estatu burujabe edo independentearen aldeko jarrera azaldu dute: 35.174 (botoen %95,36).

Mapan, 2014an Etxarri Aranatzen eta Arrankudiagan egindako galdeketen emaitzak ere jasotzen dira.

Jarraian, hautetsontziak itxi ondoren, Gure Esku Dago mugimenduak Beasainen egin zuen ekitaldiaren bi pasarte labur, Zelai Nikolas eta Angel Oiarbideren hitz batzuk jasotzen dituztenak.

 

Etiketak: , , ,

Erantzun nabarmendu bat

Trackback  •  Comments RSS

Albiste hau estekatzen duten guneak

  1. Prentsaren arabera... erabakitzen ari gara? • ZUZEU | 2016-06-06
Igo