Nafarroako aldaketa aztergai

Nafarroan aldaketa politikoa gauzatu zenetik urtebetera, jardunaldia antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak eta Iratzar fundazioak. Hiru mahai inguruk osatu dute jardunaldiaren egitaraua.

Lehen mahai inguruan, aldaketaren aurrekari historikoak izan da aztergai nagusia. Emilio Majuelo, Bixente Serrano Izko eta Floren Aoiz izan dira solasean, Oskia Ugarte kazetariak gidatuta. Bigarren mahai inguruan, aldaketaren azterketa kritikoa burutu dute Ivan Gimenezek, Iñaki Sotok, Joxerra Senarrek eta Hibai Fernandezek, Hedoi Etxartek gidatuta. Azkenik, hirugarren mahai inguruan euskalgintzaren ikuspuntutik aztertu dute Nafarroako aldaketa. Garbiñe Petriati, Jon Alonso, Sagrario Aleman eta Dabid Anaut izan dira solaskideak, Reyes Ilintzetaren gidaritzapean.

Jarraian hiru mahai inguruen bideoak, BERRIAk grabatuak.

 

1. Aldaketaren aurrekariak

2. Aldaketaren azkerketa kritikoa

3. Azterketa euskalgintzaren ikuspegitik

 

Ekitaldiaren kronikak

Aldaketaren erronkak mahai gainean jarri dituzte Iruñean, Iratzar Fundazioaren eta UEUren eskutik (Gara, 2016-06-30)

- Azterketa aldaketari (Berria, 2016-06-30)

 

 

Etiketak: , ,

Igo