Agiriak

Instituzio publikoak

1.- Euskadiko Erkidegoaren Estatutu politikoa (Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratua)

Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Estatuaren erreformarako proposamena onartu eta Eusko Legebiltzarrera eraman zuen 2004an. Eusko Legebiltzarreko lan taldearen irizpena osoko bilkuran eztabaidatu eta onartu egin zen, 2004ko abenduaren 30an, gehiengo osoz. Bozketaren emaitza honako hau izan zen: bertan daudenak: 74; aldekoak, 39; kontrakoak, 35; abstentzioak, 0. 
2005eko otsailaren 1ean, ordea, Espainiako Kongresuak uko egin zion Estatutu politikoaren proposamena tramitatzeari.
Deskargatu ↓↓

Justizia erakundeak

1.- Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaia, Eusko Jaurlaritzak sustatutako herri galdeketa debekatuz

Herritarrek bakea lortzeko negoziazio prozesu baten irekiari eta normalizazio politikoari buruz duten iritzia jakiteko, Eusko Jaurlaritzak lege proposamen bat aurkeztu zuen 2008an, eta Eusko Legebiltzarreko oso bilkurak legea onartu zuen 2008ko ekainaren 27an. Ondoren,  Espainiako Gobernuak legearen kontrako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Azkenean, 2008ko irailaren 11ko epaian, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu eta Konstituzioaren kontrakotzat jo zuen galdeketaren legea.

Deskargatu ↓↓
Igo