Jon Olano

Erabakitzeko eskubidea eztabaidagai AEBetako Kongresuan

 Hiru adituk AEBetako Gobernuari eskatu diote estatu berrien sorrerarekiko jarrera alda dezala.  

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Legea, zilegitasuna eta historiaren motorra

Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak hitzordu esanguratsua izan du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Diplocat Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseilua herrialde horretako prozesu subiranista nazioateratzeko lanean ari da, eta EHUrekin elkarlanean, Leioan antolatu du Erabakitzeko eskubidea: legalitatea eta legitimitate demokratikoa mahai-ingurua. Mahaiaren bueltan sei hizlari, erabakitzeko eskubidea alor politologikotik, filosofikotik eta zuzenbidearen ikuspuntutik aztertuz. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Prozesu eratzaile espainiarraren zain egon edo katalana abiatu

Eta abenduan, zer? Kataluniako prozesu subiranistaren zeharkako geltoki gisa jo dituzte hainbatek Espainiako Gorteetako hauteskundeak eta horren ondotik sor daitekeen (PSOEren) gobernu berria. Ez da arraroa pentsatzea Madrilek datorren legealdian eskaintzaren bat egingo duela; are, Raul Romevak berak hauteskundeen biharamunean esan zuen SNPk botoen %44rekin bozak irabazi ondoren heldu zela erreferendum bat egiteko adostasuna Londresekin. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Demokraziaz eta erabakitzeko eskubideaz jardunaldiak: bost ideia

Ez da ohikoa nazioez, estatuez, demokraziaz, erabakitzeko eskubideaz eta horien inguruko kontzeptuez eztabaidatzeko, ikasteko eta aztertzeko parada izatea. Politikagintzaren zalapartarako lanabes bihurtzen dira maiz. Horregatik, aukera ezin hobea izan genuen iragan astean Donostian, kontzeptu horiek guztiak zientzia politikotik, zuzenbidetik, gizarte mugimenduetatik nahiz alor sozioekonomikotik landu dituzten adituen azterketen, esperientzien, iritzien eta abarren berri izateko. Estatua, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Metronomo bat prozesuarentzat

Pixkanaka, abiada hartzen doaz gertakariak Katalunian. Hilabeteak eman ditugu aurretik idatzita zirudien gidoi baten orriak igarotzen, baina ari gara sartzen azken ataletan, gidoiak ustekabeko birak eman eta erritmoa aldatzen duen fasean. Adagiotik andantera pasatu gara oharkabean, eta allegroa iritsiko zaigu konturatzerako. Halakoak dira prozesu sozialak. Hilabeteetan mantendutako batasun fasearen amaieran gaudela irudikatu dute Artur Masek […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo