El procés constituent

CATN-10

Egilea: Conssell Assessor per a la Transició Nacional
Argitaletxea: Kataluniako Generalitat
Hizkuntza: Katalana
Argitaratze data: 2014-07-14

Katalunia estatu independente bilakatuz gero Estatu berria instituzionalizatzeko prozesua  aztertu du txosten honetan Kataluniako Conssell Assessor per a la Transició Nacionalek (CATNren 10. txostena da). Hau da, estatu berriaren eratze prozesua, ahalik eta araubide demokratikoen bidetik.

“Gai honetan erreferentzia gisa erabil daitezkeen ia esperientzia guztiak bat datoz adieraztean prozesuak baldintza jakin batzuen arabera (funtsean, berme demokratikoak, askatasuna, parte-hartzea eta aniztasuna) garatu behar duela, eta Konstituzio berriak herriaren borondatea ordezkatzen duela ziurtatzeko ezinbesteko prozedurazko osagai batzuk jaso beahr ditu (eratze hauteskundeak, Konstituzio berriaren onarpen parlamentarioa eta erreferendum bidezko onespena”.

Aholku Batzordearen ustez, Kataluniako kasua Eskozia edo Quebecen kasuen pareko izango litzateke (erreferenduma, emaitzaren onarpena eta ondorengo negoziazioa), Espainiako Estatuak Kanadak edo Erresuma Batuak bezala jokatuko balu.

Txostenean, bi fase aztertzen dira:  a) Eratze prozesuaren aurretiko fasea, bere kasuan estatu berri bat sortzera eramngo duena (bi agertoki aurreikusten dira: Estatuaren lankidetza edo lankidetzarik eza). b) Eratze prozesua, estatu berriaren sorreratik aurrera. Osagai formalak eta prozedurazkoak eta osagai material nagusiak barnebilduta.  

Txostena deskargatu: El procés constituent (pdf)

Informazio gehiago:

Kataluniako Generalitaten ‘Dret a decidir’ atala.


Gaia: Kataluniako idenpendentzia prozesua
Igo