Euskal Estatua irudikatzen

Euskal estatua irudikatzen

Egilea: Askoren artean
Argitaletxea: Ipar Hegoa Fundazioa eta Parte Hartuz
Hizkuntza: Euskara-Gaztelania
Argitaratze data: 2016-03-16

 

Euskal Estatuarekiko jarrera aztertzeko asmoz ikerketa bat abiatu zuten elkarlanean Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz Ikerketa taldeak 2014an. Ikerketaren emaitza argitaratu dute 2016ko martxoaren 16an, Euskal Estatua irudikatzen izenburupean.

Ikerketa sakona egin dute, kuantitatiboa eta kualitatiboa. Ikuspegi orokorra lantzeaz gain, bi kasu zehatz aztertu dituzte: batetik, Euskal Estatuaren alde dauden enpresaburuen iritziak eta arrazoiak jarrera hori izateko, eta, bestetik, euskara eta euskal kultura kontuan harturik, Euskal Estatuaren aurrean Euskalgintzako eragileek izan ditzaketen jarrera eta iritziak.

Ikerketa aintzindaria da, lehen aldiz jarri duelako fokoa euskal estatuaren inguruan, eta ikerketa kuantitatiboa Euskal Herriko lurralde guztietan burutu duelako. 

Ikerketak emaitza interesgarriak utzi ditu. Oro har, Euskal Herrian, Euskal Estatuaren aldeko jarrerak kontrakoak baino atxikimendu gehiago du, nahiz eta, lurralde guztietan joera bera nagusitzen ez den arren. Ikerketaren datuak ikusita, Euskal Estatuak erakarmena baduela esan daiteke, eta erakarmen hori handitu daitekeela, kontrako jarrera duten hainbat herritarrek aldatzeko prest agertzen direlako.

Ikerketa deskargatu: Euskal Estatua irudikatzen 

 


Gaia: Euskal estatua
Igo