Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Herrigintza eta erakundeak

herrigintza eta erakundeak

Egileak: Unai Apaolaza Amenabar, Asier Blas, Imanol Galfarsoro, Jon Iñarritu, Luis M. Martinez Garate, Zelai Nikolas, Andoni Olariaga, Angel Rekalde Goikoetxea, Iñigo Urrutia, Mario Zubiaga
Argitaletxea: Ipar Hegoa Fundazioa
Hizkuntza: Euskara
Argitaratze data: 2012

Azterlan honetan jasotako ekarpen teorikoak, interesgarri bezain baliagarriak izango dira Euskal Estatuaren aldarrikapena edukiz hornitzeko, eta lagungarriak, halaber, horrelako apustu bat bideratzeko beharrezkoa den oinarri material eta ideologikoa lantzeko. Liburu-bilduma honetan agerian geratzen da Estatua dela alternatibarik onena Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiontzat, eta Euskal Herriak badituela oinarrizko potentzialtasunak, gaur eta orain, europar Estatuen multzoan Estatu berri bat eraikitzeko.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen izenburupean aurkezten dugun azterlan honen bitartez, IPAR HEGOA Fundazioak ekarpen kualifikatu bat egin nahi dio Euskal Estatua eraikitzeko beharrari eta horren bideragarritasunari. Hiru liburutan banatu dugu azterlana, sailkatu dugun hiru gai-arloen arabera: Herrigintza eta erakundeak, Herritartasuna eta kultura, eta Lurraldea eta sozioekonomia.
 
Lehenengoaz dihardu, hain zuzen ere, liburu honek: Herrigintza eta erakundeak. Mario Zubiaga koordinatzaileak dioenez, atal honetan independentzia «zergatik» behar den eta «nola» lor daitekeen erantzuten saiatu dira. Independentzia txarra dela ezin du inork esan, independentzia norentzat izango den ona edo txarra ebastea baita kontua. Liburu honek erantzun argia eman nahi dio galdera horri: Euskal Herriak, euskal herritarrok, dena delakoa izanda ere gure ideologia, onurak besterik ez dugu izango Euskal Herri independente batean. Euskal herritarrok, askatasuna ez ezik, ez dugu ezer galdu Espainian edota Frantzian.
 

Gaia: Euskal estatua
Igo