Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Lurraldea eta sozioekonomia

Lurraldea eta sozioekonomia
Egileak: Iñaki Antiguedad, Oskar Arantzabal, Aitor Bengoetxea, Anton Borja, Jabier Erize, Alberto Frias, Iñaki Gil de San Vicente, Xabier Isasi, Nekane Jurado, Josu Larrinaga, Francisco Letamendia, Txomin Lorca, Antxon Mendizabal, Asier Otxoa
Argitaletxea: Ipar Hegoa Fundazioa
Hizkuntza: Euskara
Argitaratze data: 2012
 
Azterlan honetan jasotako ekarpen teorikoak, interesgarri bezain baliagarriak izango dira Euskal Estatuaren aldarrikapena edukiz hornitzeko, eta lagungarriak, halaber, horrelako apustu bat bideratzeko beharrezkoa den oinarri material eta ideologikoa lantzeko. Liburu-bilduma honetan agerian geratzen da Estatua dela alternatibarik onena Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiontzat, eta Euskal Herriak badituela oinarrizko potentzialtasunak, gaur eta orain, europar Estatuen multzoan Estatu berri bat eraikitzeko.

Lurraldeari zuzendutako atalean, Euskal Estatuaren eraikuntzari buruzko hausnarketari heltzerakoan lurraldearen gaia ikuspuntu desberdinetatik aztertzeko beharra justifikatzen duten arrazoiak argudiatuz hasten da Iñaki Antiguedad. Horretarako, lurralde kontzeptua bera ezaugarritzen du lehen eta behin: «Lurraldea ez da kontzeptu geografiko hutsa. Politikoa ere bada, eta soziala, eta ekonomikoa. Estatuaren eraikuntzan oinarri, eta euskarri fisiko dinamikoa. Lurralde barik ez da lurraldetasunik. Lurraldetasunak lurraldea behar du, eta lurraldeak lurra».

Sozioekonomiari zuzendutako atalean Txomin Lorcak dioen bezala, politi- ka ekonomikoak herrialde baten sistema ekonomikoaren antolakuntza eta beraren biziraupena definitzen ditu. Horregatik, edozein sistema ekonomikoren antolakuntzak erabakiak hartzeko gaitasuna eskatzen du, sistema hori antolatzeko; eskatu ere plangintza ekonomikoan modu eraginkorrean eragina izatea ahalbidetzen duten tresna instituzionalak eskuratzea eskatzen du. Proiektu sozioekonomiko autonomo baten bideragarritasunaren adierazpen gorena estatu propioaren eraikuntza da.

Liburukia deskargatu: Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Lurraldea eta sozioekonomia (pdf)


Gaia: Euskal estatua
Igo