Euskal Herria: errealitatea eta utopia

AZALA EH errealitate eta utopia ONA.indd

Egileak: Pako Aristi, Joxe Azurmendi, Brian Currin, Joseba Zulaika, Juan Jose Ibarretxe
Argitaletxea: Elkar
Hizkuntza: Euskara
Argitaratze data: 2011

Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea… Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.

Euskal Herriko Unibertsitateak 2011n Donostian ospatutako Udako Ikastaroetako ekarpenekin liburu guztiz gomendagarria osatu dugu, gure herriak aurrean daukan aldi berriari begira nondik gatozen, non gauden eta zer nahi dugun hausnartzeko eta nork bere ondorioak ateratzeko.

Liburua eskuratu

 


Gaia: Euskal Herria
Igo