Katalunia bidean (Jakin 201)

Jakin201

Egilea: Jakin (201)
Argitaletxea: Jakin Fundazioa
Hizkuntza: Euskara
Argitaratze data: 2014-05-15 

Kataluniako independentzia prozesua aztergai hartu du Jakin aldizkariak 201. alean. Lehenik sarrera orokor eta gainbegiratzailea eskaini dio gaiari, eta, ondoren, Kataluniako gizartea bertatik bertara ezagutzen duten hainbat euskaldunen iritzia bildu du, gaiari buruzko ikuspuntu ezberdinak jasotze aldera.

‘Iraultza demokratiko bat Europaren bihotzean’ artikuluan, Vicent Partal kazetariak Kataluniako prozesu subiranistak azken urteotan izan duen bilakaera eta gorakadaren gako nagusiak aurkezten ditu.

Ondoren, Euskal Herriarentzako ere Kataluniako prozesu politikoak interes berezia duela aintzat hartuta, Kataluniako politika, ekonomia, kultura, komunikazio eta hezkuntza esparruekin lotura zuzena duten sei euskaldunengana jo du Jakinek, ‘bide katalanaren’ gako nagusiei buruzko iritzia eman dezaten. Itziar Aduriz, Martin Aranburu, Aitor Arruti, Aritz Galarraga, Gorka Knörr eta Elisabet Zunzunegik aztertu dituzte nork bere esparruko gakoak.


Gaia: Kataluniako idenpendentzia prozesua
Igo