Kataluniaren integrazio bideak Europako Batasunean

CATN-6-azala

Egilea: Conssell Assessor per a la Transició Nacional
Argitaletxea: Kataluniako Generalitat
Hizkuntza: Katalana
Argitaratze data: 2014-04-14

Kataluniako Conssell Assessor per a la Transició Nacionalek Europako Batasunarekiko integrazio bideak aztertu ditu, argitara eman duen seigarren txostenean. Gai korapilatsua aztertu du  txosten honetan: ea Kataluniako etorkizuneko estatu bat Europako Batasunaren barruan edo kanpoan kokatuko litzatekeen. Halaber, kanpoan geldituz gero, Europako Batasunera biltzeko bideak eta prozedurak ere aztertu ditu, eta horrekin batera, agertoki bakoitzeko ondorio politikoak ere.

Lau agertoki aurreikusi ditu Trantsizio Nazionalerako Aholku Batzordeak: 1. Jarraipena (estatu berria Europako Batasunari lotua jarraitzen du, etenik gabe). 2. Ad hoc atxikimendua (atxkimendu prozesu berezi bat abiaraziko luke Europako Batasunak Kataluniak bat egin dezan). 3. Ohiko atxikimendua (hirugarren estatu bailitzan). 4. Bazterketa (estatu berria Europako Batasunetik kanpo geldituko litzateke sine die).

 Trantsizio Nazionalerako Aholku Batzordearen azterketaren arabera, lehen eta bigarren agertokien aldeko argudioak nagusituko lirateke, batez ere, arrazoi pragmatikoengatik.

Txostena deskargatu: Les vies d’ integració de Catalunya a la Unió Europea (pdf)

Informazio gehiago:

Kataluniako Generalitaten ‘Dret a decidir’ atala.

El Govern rep un nou informe del CATN, que sosté que la permanència de Catalunya a la UE està gairebé garantida (prentsa laburpena)


Gaia: Katalunia eta Europako Batasuna
Igo