PostIndependentzia

PostIndependentzia

Egilea: Igor Calzada
Argitaletxea: Translokal
Hizkuntza: Euskara
Argitaratze data: 2014

Igor Calzada euskal ikertzaile eta irakasleak, azken 10 urteotan, Euskal Herria eta nazioarteko lurralde/hiriak konparatzen dituen ikerketa burutzen dihardu gizarte berrikuntzaren ikuspuntutik. 

#HanIzanikHonaGara, PostIndependentzia eszenarioa prestatzen joateko tresna bat da, apurka apurka baina maila sistematiko, serio eta estrategikoan. Kanpoa naiz barrua, barrua naiz kanpoa uztartzen joateko. Bestela, inprobisazio eta prospektibarik gabeko behin behineko ekintzek lurraldegintza bilutsik utzi ahal dute, noraezean. Euskal sistemak susperketa behar du. Eta susperketa horretan, erakunde publiko, enpresa, akademia, teknologia zentru, sindikatu, eragile sozial eta ekonomiko, gizarte zibil eta gizabanakoak (ekintzaile/aktibistak) ezinbestekoak dira.

Eskuizkribua, bi ataletan banatua dago. Saiakera ekintzailea izatea du helburu. Alegia, maila pertsonaletik idatzia dago modu librean, baina kutsu eta sistematika akademikoa izanik ere, bukaeran proposamen prospektibo eta konparatibo batekin amaitzen da. Emaitza operazional gisa, www.PostIndependence.org plataforma, PostIndependentziarako Komunitate Translokal horiek modu offline eta online batean auto-antolatzea izanik proposamen konkretua.

Liburua eskuratu


Gaia: Independentzia prozesuak
Igo