Scotland's Future: Your Guide to an Independent Scotland

Eskoziako Liburu Zuria

Egilea: Eskoziako Gobernua
Argitaletxea: Eskoziako Gobernua
Hizkuntza: Inglesa
Argitaratze data: 2013-11-26

Independentziaren Liburu Zuria aurkeztu du Eskoziako lehen ministroak. 670 orrialdetan, estatu independente izateko urratsak zehaztu ditu Eskoziako Gobernuak. “Eskoziaren etorkizuna Eskoziaren eskuetan dago orain”. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Nicola Sturgeon lehen ministrordeak agerraldi bat egin dute Glasgown, Eskoziaren Independentziarako Liburu Zuria aurkezteko.

Eskozia estatu independente izateko argudio ekonomikoak, sozialak eta demokratikoak biltzen ditu liburuak. Salmonden hitzetan, Eskozia estatu izanda “botereak eta aukerak” izango lituzke, eta estatu “justuago” bat izango litzateke Eskozia independentea. Halaber, gaineratu du “eskoziarrek dituzten 650 galderei” erantzuten diela agiriak.

Sturgeonek, berriz, nabarmendu du independentzia ez da “helburu bat berez”, Eskozia “aberatsago” bat lortzeko tresna baizik. Agiria irakurtzeko eskatu die Sturgeonek eskoziarrei, eta Salmondek ohartarazi die “belaunaldiko” aukera dutela, Eskoziaren independentziaren alde bozkatuta, herrialde “justuago eta aberatsago” bat sortzeko. Ezezkoa bozkatuta, berriz, Eskoziari buruzko erabakiek “beste batzuen esku” jarraituko luketeela azaldu dute.

 Liburua osorik eskuratu


Gaia: Eskoziako independentzia prozesua
Igo