Gertaerak

Nafarroako aldaketa aztergai

Nafarroan aldaketa politikoa gauzatu zenetik urtebetera, jardunaldia antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak eta Iratzar fundazioak. Hiru mahai inguruk osatu dute jardunaldiaren egitaraua. Lehen mahai inguruan, aldaketaren aurrekari historikoak izan da aztergai nagusia. Emilio Majuelo, Bixente Serrano Izko eta Floren Aoiz izan dira solasean, Oskia Ugarte kazetariak gidatuta. Bigarren mahai inguruan, aldaketaren azterketa kritikoa burutu dute Ivan Gimenezek, […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Galdeketen emaitzak, parte hartzearen arabera

  Milaka herritarrek gauzatu egin dute Euskal Herriko 34 herritan bozkatzeko ariketa demokratikoa, euskal estatu baten biztanle izan nahi duten edo ez adierazteko. Guztira, 36.884 herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dago mugimenduak sustatutako herri galdeketetan. Hautesleen % 29,36a mobilizatu egin da, erabakiaren aroa bultzatzeko. Bide baten hasiera da, etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ariketa Euskal […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Euskal estatua agendan dago, datuak eta guzti

Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketa jendaurrean aurkeztu da Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen, Ipar Hegoa Fundazioaren eta Norabidearen eskutik. Aurkezpena Donostian izan da, San Telmo Museoko hitzaldi aretoan. Aurkezpenak jakin-mina piztu du, eta aretoa ia bete da.   Ikerketa interesgarri baten emaitzak aurkeztea izan da ekitaldiaren helburua. Estatua izan edo ez izan. Hor dago koxka. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

M11: ‘Euskal estatua irudikatzen’ ikerketaren jendaurreko aurkezpena

Euskal estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak aztertu ditu Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketak. Ikerketa hau Ipar Hegoa Fundazioaren eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen elkarlanaren emaitza izan da. Joan den martxoaren 16an aurkeztu zuten ikerketaren emaitza prentsaren aurrean, eta oraingoan jendaurreko aurkezpena izango da. Hitzaldi-solasaldia Donostiako San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 11n, asteazkenean, 19:00etan hasita. Aurkezpen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Erabakitzeko eskubidea eztabaidagai AEBetako Kongresuan

 Hiru adituk AEBetako Gobernuari eskatu diote estatu berrien sorrerarekiko jarrera alda dezala.  

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? (2. Ekitaldi osoaren bideoa)

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? goiburupean solasaldi bat antolatu zuen Norabideak joan den martxoaren 10ean, Iruñeko Katakrak aretoan. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko egoeraz eta etorkizunaz gogoeta egin eta sustatzea zen. Ekarpen interesgarriak egin ziren. Ekitaldiak bi zati eduki zituen: lehenik, solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna eskaini ziren bideoaz: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? (1. lekukotasunen bideoa)

  ‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna jaso du Norabideak: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan ANCko kidea eta David Fernandez CUPeko kidea. Hirurei galdera sinple bat egin zaie: zure esperientziatik abiatuta, zer gomendatuko zenieke zure lagun euskaldunei kontuan har dezaten? Hiruren erantzunarekin osatu da 13 minutuko bideoa, ekitaldiaren hasieran proiektatu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Adiorik ez, Muriel Casals. Moltes gracies

Muriel Casals Kataluniako gizarte zibilaren eta independentismoaren erreferente eta sinboloa zendu da. Omnium-eko lehendari ohi eta Junts pel Sí-ko parlamentaria gaur goizaldean hil da, joan den urtarrilaren 31n jasotako istripuak eragindako zauriak gainditu ezinik. Atsekabe handiz hartu du berria Kataluniako gizarteak. Baita NORABIDEAk ere. Izan ere, egun batzuk lehenago harremanetan jarri ginen berarekin, Zer ikasi Kataluniako […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Legea, zilegitasuna eta historiaren motorra

Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak hitzordu esanguratsua izan du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Diplocat Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseilua herrialde horretako prozesu subiranista nazioateratzeko lanean ari da, eta EHUrekin elkarlanean, Leioan antolatu du Erabakitzeko eskubidea: legalitatea eta legitimitate demokratikoa mahai-ingurua. Mahaiaren bueltan sei hizlari, erabakitzeko eskubidea alor politologikotik, filosofikotik eta zuzenbidearen ikuspuntutik aztertuz. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ goiburuko solasaldia antolatu du Norabideak

  Kataluniako prozesua abiapuntu gisa harturik, Euskal Herriaren egoera eta etorkizunari buruzko solasaldi bat antolatu du Norabideak. Ekitaldiak bi zati izango ditu: – Lehenik, sarrera gisa, bi lekukotasun eskainiko dira: Muriel Casalsek (Junts Pel Sí) eta David Fernandezek (CUP) beren esperientziaren berri emango dute. Honako galderari erantzuten saiatuko dira: zer esango zenieke zure lagun euskaldunei […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo