Ekitaldiak

Euskal estatua agendan dago, datuak eta guzti

Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketa jendaurrean aurkeztu da Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen, Ipar Hegoa Fundazioaren eta Norabidearen eskutik. Aurkezpena Donostian izan da, San Telmo Museoko hitzaldi aretoan. Aurkezpenak jakin-mina piztu du, eta aretoa ia bete da.   Ikerketa interesgarri baten emaitzak aurkeztea izan da ekitaldiaren helburua. Estatua izan edo ez izan. Hor dago koxka. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

M11: ‘Euskal estatua irudikatzen’ ikerketaren jendaurreko aurkezpena

Euskal estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak aztertu ditu Euskal estatua irudikatzen izenburuko ikerketak. Ikerketa hau Ipar Hegoa Fundazioaren eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldearen elkarlanaren emaitza izan da. Joan den martxoaren 16an aurkeztu zuten ikerketaren emaitza prentsaren aurrean, eta oraingoan jendaurreko aurkezpena izango da. Hitzaldi-solasaldia Donostiako San Telmo Museoan izango da, maiatzaren 11n, asteazkenean, 19:00etan hasita. Aurkezpen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? (2. Ekitaldi osoaren bideoa)

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? goiburupean solasaldi bat antolatu zuen Norabideak joan den martxoaren 10ean, Iruñeko Katakrak aretoan. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko egoeraz eta etorkizunaz gogoeta egin eta sustatzea zen. Ekarpen interesgarriak egin ziren. Ekitaldiak bi zati eduki zituen: lehenik, solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna eskaini ziren bideoaz: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zer ikasi Kataluniako prozesutik? (1. lekukotasunen bideoa)

  ‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ solasaldia aberasteko hiru katalanen lekukotasuna jaso du Norabideak: Lluis Llach Junts Pel Siko parlamentaria, Irene Martin Abellan ANCko kidea eta David Fernandez CUPeko kidea. Hirurei galdera sinple bat egin zaie: zure esperientziatik abiatuta, zer gomendatuko zenieke zure lagun euskaldunei kontuan har dezaten? Hiruren erantzunarekin osatu da 13 minutuko bideoa, ekitaldiaren hasieran proiektatu […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

‘Zer ikasi Kataluniako prozesutik?’ goiburuko solasaldia antolatu du Norabideak

  Kataluniako prozesua abiapuntu gisa harturik, Euskal Herriaren egoera eta etorkizunari buruzko solasaldi bat antolatu du Norabideak. Ekitaldiak bi zati izango ditu: – Lehenik, sarrera gisa, bi lekukotasun eskainiko dira: Muriel Casalsek (Junts Pel Sí) eta David Fernandezek (CUP) beren esperientziaren berri emango dute. Honako galderari erantzuten saiatuko dira: zer esango zenieke zure lagun euskaldunei […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Kultura da gakoa

  Gure Esku Dago ekimenak eta Agirre Lehendakaria Center fundazioak antolatuta, Erabakitzeko eskubidea, kultura eta berrikuntza mahai-ingurua egin zuten Beasainen. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Jose Manuel Castells zuzenbide arloko katedraduna, Angel Oiarbide GEDko bozeramailea eta Ixabel Olano Beasaingo Ikastolaren sortzaile eta andereñoa aritu ziren solasean. Ekitaldiaren bideoa ikusgai dago Berria Telebistaren bidez.  Ekitaldia Open Akademia proiektuaren aurreaurkezpena […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak zuzenean

  ‘Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak’ antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak. Nazioarteko jardunaldien helburua nazioartean burujabetzaren inguruan gertatzen ari diren prozesu politiko garaikideak aztertzea da: lurraldezko botere politikoaren antolaketa eta banaketari dagozkion aldaketak, zentralizazio eta deszentralizazio joerak, eta, batez ere, erabakitzeko eskubidearen inguruan berriki piztu diren aldarrikapenak. Leiho honetan jarraitu ahal […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Gaur adostasuna, bihar erabakia

[Autonomia Eraiki eta Baionako Unibertsitateko Varenne Institutuak antolatutako foroan, Zelai Nikolasek jardunaldiaren ondorioen bilduma gisa prestatutako ekarpena da ondoko testua. Baiona / 2014-11-22] Gizalegeak eskatzen duenez, hasteko eskerrak eman nahi dizkizuet Varenneko unibertsitate institutuari eta Autonomia Eraiki elkarteari foro honetako ondorioak plazaratzeko aukera eskaintzeagatik, eta bide batez, zoriondu horrelako ekimenak behar-beharrezkoak baititugu Euskal Herrian. Plazer […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo