Gogoetak

Mario Zubiaga gogoetan, independentziaz eta burujabetzaz

Mario Zubiaga EHUko irakaslea da Begi Bat Bideoak ekimenak ekoiztutako bideoaren protagonista.  Unai Apaolaza, berriz, elkarrizketaegilea da. Independentzia, burujabetza, erabakitzeko eskubidea,  eta estrategia independentista hizpide izan ditu Mario Zubiagak, ordu erdiko elkarrizketa honetan. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira.   00:00 aurrerapena02:52 independentzia zergatik?07:52 ba al dago estrategia independentistarik?13:10 independentzia nola?32:07 zer urrats […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Legea, zilegitasuna eta historiaren motorra

Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak hitzordu esanguratsua izan du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean. Diplocat Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseilua herrialde horretako prozesu subiranista nazioateratzeko lanean ari da, eta EHUrekin elkarlanean, Leioan antolatu du Erabakitzeko eskubidea: legalitatea eta legitimitate demokratikoa mahai-ingurua. Mahaiaren bueltan sei hizlari, erabakitzeko eskubidea alor politologikotik, filosofikotik eta zuzenbidearen ikuspuntutik aztertuz. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Jule Goikoetxea gogoetan, independentziaren inguruan

Begi Bat Bideoak ekimenak beste elkarrizketa interesgarri bat ekoiztu du: oraingoan, Jule Goikoetxea irakasle eta ikerlaria da elkarrizketatua eta Unai Apaolaza elkarrizketaegilea. Independentzia eta feminismoa hizpide izan ditu Jule Goikoetxeak, ordu erdiko elakrrizketa honetan. Independentzia zergatik? Independentzia nola? Independentzia noizko? Galdera horiek ardatz, elkarrizketan gogoeta interesgarriak bildu dira independentziaz eta femenismoaren ekarpenaz.     

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Inteligentziaz jarduteko unea

[BERRIAn argitaratutako artikulua / 2015-12-24] Etengabe ari gara entzuten une historikoa bizi dugula. Bai, nik ere hala uste dut; baina hala izanda ere, ez dut argi ikusten nola kudeatuko dugun une hau, eta beldur naiz berriro ere euskal herritarrok gai ez garen izango gure bidea adosteko etorkizuna libreki erabaki dezagun. Kezkaz bizi dut egoera. Egia […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

#CATikasgai. Artikuluen bilduma (pdf)

    Irailaren 27rako, Katalunian deitutako hauteskundeak kontuan hartuta, gogoeta eta eztabaida saiakera bat sustatu nahi izan du NORABIDEAk euskal herritarrontzat ikasgai interesgarrien bila. Bi fasetan: lehenik, hauteskundeak izan arte, eta, bigarrenik, hauteskundeen ondoren. Hona hemen gogoetaldi horrek eskaintzako emaitza, NORABIDEAren ustez, emankor eta interesgarria: Katalunia ikasgai (pdf, 2,3 MB). Bidea jorratzen jarraitzeko lagungarria izan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

I+G, nazioarteratzea eta mikrosegmentazioa

#CATikasgai 18. ekarpena: Josu Aztiria Urtaran   Ikasbideak ugariak direla dudarik ez dago, baina Katalunian erakutsi duten antolakuntzarako gaitasuna sakon aztertzea merezi du, edo hobe esanda, independentziaren aldeko prozesua martxan jartzeko egiten duten baliabideen erabilera eta gauzatu dituzten praktika aurreratuetan erreparatzea. Izan ere, ViaCatalana-ViaLliure edo kontsultak bezalako mobilizazio erraldoiak aurrera eramateko erakutsi duten gaitasun organizatiboaz […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Bitartean, Euskal Herria

#CATikasgai  17. ekarpena: Imanol Esnaola (Gaindegiako koordinatzailea)   [GARA egunkarian argitaratua / 2015-10-01] Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusita, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten jarraitu. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Zenbat dugun ikasteko Kataluniako prozesutik!

#CATikasgai 16. ekarpena: Zelai Nikolas (Gure Esku Dago ekimeko kidea)   600 km-tara baino ez dagoen herri bat da Katalunia. Ahaldundu den herri bat. Bere herritarren ongi-izatea eta etorkizuna bermatzeko behar dituzten tresnez hornitu behar duela erabaki duen herri bat. Bere baliabideak berak kudeatu nahi dituen herri bat. Erabaki nahi duen herri bat. Irakaspen ugari […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentziarako pedagogia

#CAT ikasgai 15. ekarpena: Ainhoa Larrañaga Elorza   Miresmenez eta arreta handiz ari gara jarraitzen Euskal Herritik Kataluniako prozesua. Ez dakigu zer gertatuko den; ez dakigu erabakitzeko eskubidearen estrategia benetan den eraginkorra independentzia lortzeko eta ikustear dago, Kataluniak Espainiar inperialismoa garaitzea lortuko duen ala ez. Seguruenik asko dira Katalunian independentziaren aldeko prozesua hain aurrera joan […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Prozesu eratzaile espainiarraren zain egon edo katalana abiatu

Eta abenduan, zer? Kataluniako prozesu subiranistaren zeharkako geltoki gisa jo dituzte hainbatek Espainiako Gorteetako hauteskundeak eta horren ondotik sor daitekeen (PSOEren) gobernu berria. Ez da arraroa pentsatzea Madrilek datorren legealdian eskaintzaren bat egingo duela; are, Raul Romevak berak hauteskundeen biharamunean esan zuen SNPk botoen %44rekin bozak irabazi ondoren heldu zela erreferendum bat egiteko adostasuna Londresekin. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo