Gogoetak

Kataluniako hauteskundeen ondoren hainbat hausnarketa

#CATikasgai  14. ekarpena: Arantza Santesteban   Zenbakiak eta tolesdurak Zaila da izaera plebiszitarioa izan duten hauteskunde hauetan zenbakietan oinarrituz analisi biribilak egitea; are gehiago, independentziaren aldekoen eta kontrakoen arteko kopuruak hain estu daudenean. Parlamentuan errazki irabazi dute Junts pel Si-k eta Cup-ek batzen dituzten independentzia prozesuaren aldeko eserlekuek; bozka kopuruan ordea, datuak aztertzea konplexuagoa da. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Inkestaren lehen emaitzak: CAT vs EH

 #CAT ikasgai Inkesta interaktiboaren lehen emaitzak   Joan den astelehenean (irailak 21), inkesta interaktibo bat sareratu zuen NORABIDEAk, #CATikasgai gogoetaldia osatzeko asmoz. Nola ikusten dugu euskaldunok gure burua katalenekin alderatuta?  Horixe zen gaia. Egunotan, 54 erantzun jaso ditu NORABIDEAk. Hona hemen lehen emaitzen grafikoa. Hurrengo egunetan erantzun gehiago badaude emaitzak eguneratuko dira. Eskerrik asko parte […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Catalunya 27S: Nazioarteko estrategia paradiplomatiko postindependentistaren ondorio

#CATikasgai 13. ekarpena: Igor Calzada www.igorcalzada.com/about   Igande honetan, urteetan autokonbentzimenduz sentsibilitateak lantzen joan eta erabakia sukaldatu ostean, katalandarrek bozka emango dute. Zehazki, erreferendum baten instrumentario demokratikoa, debeku ‘legala’ eta kristalezko sabaia dugun Estatu espainiarrean, zirrikituen kudeaketan aritu diren gure kide katalandarrek erabakia gauzatuko dute. Eta edozein delarik emaitza, traben gainetik, zubigintza bidezko borondate eta […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Independentzia eta ideien lehiaren erronka

#CATikasgai 12. ekarpena: Floren Aoiz (idazlea, Iratzar Fundazioa)   Prozesu politikoetan, besteen esperientzia norberarena baino merkeagoa izaten da, baina ez jatorrian bezain emankorra. Beraz, esperientzia hori baliatzea komeni zaigu, izugarrizko laguntza izan daitekeelarik, baina ez da inoiz gure bidearen iparrorratz nagusia izanen. Honenbestez, arretaz jarraitu beharra dugu euskal independentistok eta, oro har, soberanistok Katalunian gertatzen […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Aquel que DIU…

#CATikasgai 11. ekarpena: Joseba Barandiaran Andueza   Aldebakarreko independentzia adierazpena (DIU) urrun dago Kataluniatik. Ez da txantxa. Igande honetako emaitzak ikusi aurretik ere, Junts pel Sik (JpS) badaki muturreko neurria litzatekela negoziazio eta adostasun minimorik gabeko DIU bat. 18 hilabeteko epea finkatu du balizko negoziaziorako eta, hauteskundeen emaitzen arabera, DIU baten aurretik zer negoziatu asko […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Nola ikusten dugu euskaldunok gure burua katalanekin alderatuta? [inkesta]

#CATikasgai Inkesta bat prestatu du NORABIDEAk euskaldunok gure buruari argazki bat egiteko, katalanekin alderatuta. Ariketa sinple bat da, 1tik 5era puntuatzea jarraian azaltzen diren parametroak. Ariketa hau ez da oso zientifikoa izango, baina lagungarri izan daiteke gogoeta egiteko Kataluniako prozesutik atera daitezkeen ikasgaien inguruan.   Kargatzen…

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Biharkoa da bidea

#CATikasgai 10. ekarpena: Imanol Esnaola (Gaindegiako koordinatzailea)   Katalunia eta Espainiako Erreinuaren arteko harremana ez dirudi oso katalanen aldekoa izan denik. Ondorio horretara heltzen gara Independentismoak mahai gainean jarri dituen edukiak aintzat hartuz, defizit fiskalarena adibiderik argiena. Abertzaletasun “lasaia”, “moderatua” deitu izan den horren baitako gehiengoaren leialtasun “konstituzionalean”, ez  zegoen, antza, bi aldeentzat onuragarria zen traturik. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Interesen eta pragmatismoaren arteko sokatira

#CATikasgai 9. ekarpena: Joxerramon Bengoetxea (EHU-ko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Filosofiako irakasle)   Hona bada nire gogoeta alderdi zehatz baten inguruan, alegia Europako Batasuneko kidetzaren gakoaren inguruan. Hiru ideia aipatu nahi ditut.  Lehenengo ideia: ez dagoela batere argi Estatukide batean zati batek sezesiora joz gero, zer gertatzen den zati irtendako horren Europar Batasunarekiko kidetzaz edo harremanetaz. […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Katalunia. Independentzia errenta ote?

#CATikasgai 8. ekarpena: Eñaut Apaolaza (Ekai Center)   1. DIU, edo Aldebakarreko Independentzia Deklarazioaren oinarri den erabaki herritarra hartzerakoan, katalanek aldekoak eta kontrakoak balantzan jarriko dituzte, eta aldeko zein kontrakoen artean pisu handia du DIU delakoaren eragin ekonomikoak, baina baita noski Espainian jarraitzearen eragin ekonomikoak. Ez da ahaztu behar Espainian geratzearen kostua egon badagoela, eta […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Argudio unibertsaletaz jabetzeko borroka

#CATikasgai 7. ekarpena: Unai Apaolaza Amenabar   Eztabaida. Arrazoia nork duen jakiteko?Sokratesek argudio diferenteen arteko kontrajartzetik egia jakitera iritsi zitekeela zioen. Gauzek definizio bat eta bakarra zutela uste zuenez, argudio batzuk zuzenak eta besteak okerrak zirela sinetsita zegoen greziar filosofoa. Zuzen egindako eztabaidaren amaiera bi aldeek onartuko luketen emaitza litzateke. Sokratesen ikuspegi hau, aldez edo […]

Gehiago Irakurri →

Gehiago Irakurri →

Igo