Independentzia kulturala

[BERRIAn argitaratua / 2014-04-24]

Haritz Galarraga kazetariak Kataluniako independentzia prozesuan kulturaren eginkizuna eta garrantzia aztertu du erreportaje baten bidez. Kataluniako kultura arloan, prozesu subiranistaren aldeko ekinbideak pertsonalak izan dira gehienetan. Kulturak prozesu horretan daukan garrantzia nabarmendu dute hiru idazlek. Vicenç Pages Jorda, Eva Piquer eta Antonio Baños idazleen gogoetekin harilkatu du erreportajea.

Halaber, Joan Manuel Tresserras  Kataluniako Gobernuko Kultura kontseilari ohiaren hitzak ere jaso ditu kazetariak. Tresseras Kultura kontseilaria izan zen 2006 eta 2010 urteen artean, Jose Montillak gidatutako hiruko gobernuaren barruan (PSC, ERC, ICV). “Katalanismoak autonomismotik subiranismora eman duen pausoak badu erreakzio puntu bat, nekea eta akidura, murru bat jotzeko sentipena: estatua harrizkoa da, aldatzeko modurik ez dago, saiatzen zara zeure burua azaltzen, eta ez da ulertzen ez dizutela eta ez dutela ulertu nahi. Konbentzituta daude arrakasta historiko handi baten ondorio direla, pozik daude beren burua ezagutu izanaz, badakite badirela; kontent daude diren bezalakoak izateaz, eta, gainetik, nahi dute mundu guztia izatea haiek diren bezalakoak”, adierazi du Tresserasek.

Erreportajea osorik

Etiketak: , , , , ,

Igo