Jule Goikoetxea: “Zeozer gaizki egiten ari gara independentziaren diskurtsoarekin hemen”

[Elkarrizketa, Edu Lartzanguren eskutik. BERRIAn argitaratua / 2014-04-26]

Jule Goikoetxea (Donostia, 1981) Zientzia Politikoak irakasten ditu EHUn, Kanadan, Eskozian eta Ingalaterran ikasi ondoren. Pasai Antxoko Luzuriaga eraikinean Eskozia, Katalunia; aberria maitatzetik estatua eraikitzera. Eta gu? eman beharreko hitzaldiaren harira galdera batzuk pausatu dizkio Edu Lartzanguren kazetariak. Adibidez: 

Datozen urteetarako bide-orria egin al duzu?
Oso zaila da gaur ezer aurreikustea, ez dakigulako zer gertatuko den Europako Batasunarekin, edo Kataluniarekin. Gaitza, beraz, orain bide-orri bat egitea. Baina oso argi daukat hasteko eman behar diren ezinbesteko pausuak: gizartea mobilizatzeko mekanismoak martxan jarri behar ditugu. Gure esku Dago eta Independentistak mugimenduak dira horren adibideak. Horrez gain, diskurtsoa landu behar dugu. Arazo bat dugu independentziaren diskurtsoarekin. %60 abertzale daukan herrialde batean, bakarrik %36 daudenean independentziaren alde, zeozer gaizki egiten ari da, teknikoki. Ezker Abertzalea ere beste gauzetan ibili da, halabeharrez. Alderdi batek ere ez du diskurtsoa jorratuta jendea konbentzitzeko independentzia ezinbestekoa dela hemen demokrazia lortzeko. Independentzia eta demokraziaren arteko lotura oso gizarteratuta dute Eskozian eta Katalunian. Herritar xumeek independentzia ongizatearekin lotzen dute hor. Hemen, nazioarekin, kulturarekin, ETArekin…Hori bai dela mobilizaziorako mekanismo ezinbesteko bat.

Elkarrizketa osorik

 Pasai Antxoko hitzaldiaren zati labur bat:

 

Etiketak: , , ,

Igo