Erabakitzeko eskubidea: oinarri demokratiko konpartitua eta bidea

Batzutan irudiak esanahi berezia izaten du. Halaxe gertatu da Gure Esku Dago ekimenak Bilbon antolatutako solasaldian: Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaleta, hiru familia politiko ezberdinetako kideak erabakitzeko eskubidearen defentsak elkarturik.

Hirurek demokraziarekin lotu dute erabakitzeko eskubidea. Herritarren borondatea bideratzeko tresna da erabakitzeko eskubidea. Hirurek uste dute ez dagoela beste biderik egungo identitate arazoak edota gatazka politikoa konpontzeko erabakitzeko eskubideari kasu egitea baino.

Ibarretxe eta Aoiz haratago doaz: edo erabakitzeko eskubidea erabiltzeko modua era adostuan ahalbidetzen den edo alde bakarrez erabakitzeko eskubidea hartu eta gauzatuko da. Beste era batera esanda, Eskoziako eredua ukatzen bada,  Kataluniakoa azken bururaino eramango da. Ibarretxeren hitzetan ” estatu matrizen ukoa elkarrizketa eta negoziazioari bide propioak ahalbidetzen ditu”.

Mariano Ferrer, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaleta, solasaldiaren amaieran.

Mariano Ferrer, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaleta, solasaldiaren amaieran.

Gemma Zabaletak irteera negoziatuan sinisten du. Bere ustez, Euskal Herrian ere posible da, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko akordio baten bidez. Akordio horren oinarriak Ahotsak ekimenak 2006an kaleratu zuen dokumentuan, eta Loiolako elkarrizketetan landu zen dokumentuan egongo lirateke.
Ibarretxeren ustez, voice / exit (ahotsa / irteera) dikotomia planteatzen da: edo erabakitzeko eskubideari bide ematen zaio edo independentzia deklarazioak daude. David Cameronen ikuspegia goraipatu du: Ezin da herrialde bat estatu baten barruan atxiki bere herriaren borondatearen kontra. Ibarretxek argi dauka, arazoa ez da juridikoa politikoa bazik. “Gure esku dago, gehiengo sendoak antolatzeko gaitasunaren arabera. Erabakitzeko eskubidea da bidea”.

Garai berriaren gakoa iritzi dio Floren Aoizek erabakitzeko eskubideari. Bai indarkeria eta gatazkaren ondorioak gainditzeko. Bai herri gisa erabaki ahal izateko. Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena debatearen agendan dago, aukera berriekin. Hiru arrazoi aipatu ditu Aoizek. Batetik, krisi ekonomikoa eta nola kudeatu den. Gero eta argiago da erabaki propioak hartzeko tresnarik gabe gero eta zaurgarritasun handiagoa dagoela. Bestetik, etsipena indarkeriarik gabeko garai politiko berriaren kudeaketa inboluzionaistaren aurrean. Azkenik, nazioarteko egoera (Eskozia eta Katalunia).

Aoizen ustez, erabakitzeko eskubidearen bidetik aukera berri bat dagoelako ikuspegia mundu abertzaletik harago doa, eta zazpi lurraldeetan txertatuta dago. Kartografia propioa behar da ibilbide hori egiteko, eta lurraldetasunaren aferari bere konplexutasunean aintzat harturik eman behar zaio irtenbidea, “estrategia multipolarraren” bidetik.
Indarkeria amaituta, Gemma Zabaleatren ustez, erabakitzeko eskubideari uko egiten ziotenek argudiorik gabe gelditu dira. Espainiako Kontituzioa erreformatzeko PSOEk egin duen proposamena itxaronpen lekua da Gemma Zabaletarentzat.

Gure Esku Dago antolatutako ekitaldiak arrakasta izan du EHUko paraninfoaren aretoa bete egin baita. Entzuleek maiz txalotu dituzte hitzaldiak, eta eskertu dute ikuspegiak alderatu eta jarrerak hurbiltzeko saioa.

SOLASALDIA BIDEOAN (Gure Esku Dago)

 

INFORMAZIO GEHIAGO

BERRIA
Demokraziaren funtsa delako
Aitziber Laskibar
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko premian bat egin dute Juan Jose Ibarretxek, Gemma Zabaletak eta Floren Aoizek, Bilbon.

EITB.COM
Ibarretxe: ‘Derecho a decidir o posición unilateral de independencia’

GARA-NAIZ
El derecho a decidir como ‘clave de bóveda’ del nuevo tiempo
Iker Bizkarguenaga

EL PAIS
Ibarretxe: “O derecho a decidir o declaración unilateral de independencia”

DEIA
Tres voces a favor del derecho a decidir

ARGIA
Erabakitzeko eskubidea defendatu dute Ibarretxek, Zabaletak eta Aoizek

 

 

 

 

 

 

 

 

Etiketak: , , , ,

Igo