Salmond eta Darling aurrez aurre telebistan

Alex Salmond eta Alistair Darling, Eskoziako independentziari buruzko eztabaidan.

Alex Salmond eta Alistair Darling, Eskoziako independentziari buruzko eztabaidan.

 

Galdeketaren eguna hurbiltzen ari da Eskozian, irailaren 18a gero eta gertuago dago. Eskoziarrak erabakitzear daude independentzia nahi duten edo ez. Bai bozkatu nahi dutenek eta ez bozkatu nahi dutenek aurrez aurreko eztabaida izan dute telebistan. Eztabaida Eskoziako STV telebistan izan da, abuztuaren 5eko gauean.  Alde batetik, Alex Salmond Eskoziako gobernuburu eta SNP alderdiko buru aritu da independentziaren alde. Bestetik, Alistair Darling Alderdi Laboristako kide eta ministro ohia.

 

Independentziari buruzko inkesten bilakaera, uztailera arte.

Independentziari buruzko inkesten bilakaera, uztailera arte.

 

Telebistako eztabaida une garrantzitsua izan da erreferendumaren kanpainan. Inkesten arabera, bi aukeren arteko aldea txikia da, eta eztabaidak eragina izan dezake bata edo bestea indartze aldera. Eztabaidari buruzko inkesta batzuek Darling jo badute irabazletzat, baudaude beste batzuek diotena independentziaren aldeko aukerak espazioa irabazi duela, kontrakoen kaltetan. 

Eztbaidan gai ekonomikoak nagusitu dira, eta horiek dira, antza denez, Eskoziaren independentziaren aldeko jarrerari bultzada eman diotenak.  

Jarraian,  eztabaidari buruzko erreferentzia batzuk:

EITB: Salmond, eskoziarren ‘bihotza eta burua’ irabazteko prest (2014-08-05)

BERRIA: Kanpainako lelo ekonomikoak nagusitu dira Glasgowko eztabaidan (Adrian Garcia / 2014-08-06)

ARGIA: Independentzia bai ala ez? Eskoziaren patua telebistako eztabaida batean  (2014-08-07)

GARA: Salmond y Darling despiertan el interés de la amplia masa de votantes indecisos (Aitor Agirrezabal / 2014-08-07)

THE GUARDIAN: Alex Salmond v Alistair Darling debate: the verdict (2014-08-05)

Beste erreferentzia batzuk Eskoziako independentzia prozesuari buruz:

- Michael Keating: The independence debate in Scotland (Agirre Lehendakaria Center-ek argitaratua / 2014-05-01)

 

Scotland's Decision- Scotland’s Decision: 16 Questions to think about for the referendum on 18 September (pdf)

Gogoeta dokumentu interesgarri bat da. 16 galderaren bidez, independentziaren aukeraz gogoeta egitera bultzatzen du dokumentu honek, zer bozkatu behar duen adierazi gabe. Dokumentu honen sorreraren atzetik honako erakundeak daude: The Future of the UK and Scotland,  The Hunter Foundation eta David Hume Institute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Etiketak: , , , ,

Igo