David Fernandez: “Aurkariaren zelaian jokatuko dugu, baina ez da ezinezkoa”

[Elkarrizketa. BERRIAn argitaratua / 2014-08-13]

Independentziari buruzko herri galdeketarako bi hilabeteren faltan, «partidaren atarian» dago Katalunia. Uda amaieran, errenkadan helduko dira etorkizun politikoa baldintzatuko duten gertakariak: Diada eguneko manifestazioa, urte politiko berria, Kataluniako Parlamentuak galdeketa legea onartzea eta galdeketara deitzeko dekretua. «Hortik aurrera, estatuaren makineria sartuko da», dio David Fernandez CUPeko diputatuak (Bartzelona, 1974): «Eta, orduan, galdera ez da izango zer egiten duen estatuak, baizik eta guk nola erantzungo diogun. Zuria edo beltza izango da: edo Auzitegi Konstituzionalari men egiten diogu, eta herritarren gehiengoaren nahia desobeditu, edo alderantziz».

Irakurri elkarrizketa osorik

david fernandez

 

Etiketak: , , ,

Igo