Eskoziako erreferendumari buruzko jardunaldia Bilbon, irailaren 25ean

EHUko Nazioarteko Ikerketen Katedrak eta Ehugunek Eskoziako erreferendumari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren irailaren 25ean, Bilbon, Bizkaia aretoan. Jardunaldia Eskoziako independentziari buruzko erreferenduma egin eta astebetera izango da. Hiru adituk parte hartuko dute: Joxerramon Bengoetxea Ehuguneko zuzendaria, Juan Jose Alvarez EHUko irakaslea eta Xavier Solano i Bello Scottish National Party alderdiko aholkularia.

Joxerramon Bengoetxeak erreferendumera iristeko prozesua eta emaitzak aztertuko ditu lehen hitzaldian. Jarraian, Juan Jose Alvarezek Europako Batasunaren barne zabalkundearen afera jorratu du. Azkenik Xavier Solano i Bellok erreferendumaren emaitzaren ondoriei buruz jardungo du. Hitzaldien ondoren, mahai inguru bat osatuko da gaiari buruz hitz egiteko eta entzuleen galderak erantzuteko. Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da EHUko Bizkaia aretoan. Sarrera dohainik da, baina aldez aurretik izena eman behar da, ceinik@ehu.es helbide elektronikoan. 

Etiketak: , , , , , ,

Igo