#EskoziarenOrdua saio berezia ikusgai sarean

 

“Eskoziak herrialde independentea izan behar al du?” galderari eskoziarren gehiengoak (botoemaileen %55,3k) ezetz erantzun dio, erreferendumaren bidez, irailaren 18an.  Erreferendumaren prozesua eta emaitzak aztertzeko, Eskoziaren Ordua saio berezia egin da Hamaika Telebistan, NORABIDEA blogarekin elkarlanean.

Solasaldian Jule Goikoetxea EHUko irakasleak, Anjel Oiarbide Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak,  Asier Etxenike Aztiker ikerketa taldeko soziologoak,  Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak eta Igor Calzada Oxford Unibertsitateko eta Ikerbasqueko irakasle eta ikerlariak. Azken biak, Eskoziatik bertatik parte hartu dute, telefonoz.

Hona hemen solasaldian esandako esaldi batzuk:

“[#Eskozia-ko erreferenduma] mugarri berri bat da, eszenatoki modeliko bat da aurrean jarri zaigu” (Angel Oiarbide) 

“Ate bat zabaldu du, baina ez dakigu zer dagoen atzean, marrazteko dago” (Asier Etxenike) 

 “Parte-hartzea baiezkoaren kaltetan izan da. Hori herri txikietan argi ikusi da” (Asier Etxenike)  

“Boza identitarioa izan da, sozio-ekonomikoa. Klase boza ageri da #Eskoziako erreferendumean” (Jule Goikoetxea)  

“Urte eta erdian bikoiztu egin dira independentistak” (Asier Etxenike)

“Erreferenduma izotz-mendi baten punta baino ez da, akatsa da horretan bakarrik fijatzea” (Angel Oiarbide) 

 “Herritarrak praktika demokratikora hurbildu ditu” (Jule Goikoetxea) 

 Lasaitasuna dago hemen, #Eskozia-n. Postinfependentziaren eguna da, independentziarik gabe” (Igor Calzada)  

 “Erresuma Batuarekin harremanak oso estuak dira. Askatzeari bildurra egon da” (Igor Calzada) 

“Hau ez da abertzaleen kontua. Mezu hori zabaldu behar du Gure Esku Dago-k” (Igor Calzada)  

“Estatua da irtenbide bakarra? Nik uste erdibideak ere badaudela” (Igor Calzada) 

“Erreferenduma beranduago izan balitz, gauzak ez ziren aldatuko” (Igor Calzada)

“Aldaketa estatuaren egitura osoan izan beharko luke” (Jule Goikoetxea)

 “Erabakitzeko eskubidea indartuta? Dudarik gabe” (Angel Oiarbide)

“Bide luze bat dugu aurretik egiteko norabide horretan [#Eskozia-koan]” (Angel Oiarbide) 

“Ezkezkoak lagundu argitzen zein den subjektua: bakoitzak erabakitzen du bere buruaz” (Asier Etxenike)

“Erabakitzeko eskubidea ezezkoaren alde zeudenei ere aitortu zaie. Hona ekarri behar da hori” (Asier Etxenike)

“Galdeketaren kontra egotetik ezezkoaren alde egotera eman da da pauso handi bat” (Angel Oiarbide)

“#Eskozian ondo egin dituzte gauzak, baina ez da nahikoa izan” (Martxelo Otamendi) 

“Independentziaren trenak oso maiztasun gutxi dauka” (Martxelo Otamendi)

“Bide horretan ahalik eta jende gehiena bildu, ez dago beste biderik” (Marxtelo Otamendi)

“Katalanek irudikatu dute bozkatuko duten eguna. Eta espainiarrek ere irudikatu dute” (Angel Oiarbide)

“Diskurtsoak aldatu behar dira hemen. Ezberditasun asko azalekoak dira” (Jule Goikoetxea)

“Erabakitzeko eskubidea ezezkoaren alde zeudenei ere aitortu zaie. Hona ekarri behar da hori” (Asier Etxenike)

“Galdeketaren kontra egotetik ezezkoaren alde egotera eman da da pauso handi bat” (Angel Oiarbide)

“Ezetzak irabazteko botore politiko gehiago agindu behar izan dute [#Eskozia-n] (Asier Etxenike)

 

Twitterren:

#EskoziarenOrdua

 

 

Igo